Kazakhstango pelikula bat aurreneko aldiz lehiatu da Berlinalen

Emir Baigazinen 'opera prima'-ri harrera beroa egin diote; gaur emango dituzte Sail Ofizialeko azkeneko bi filmak

Agentziak
Berlin
2013ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Emir Baigazin zuzendariak bere opera prima aurkeztu zuen atzo Berlingo zinema jaialdiaren Sail Ofizialaren barruan: Uroki Garmonii pelikula. Hala, harena da Berlinalen lehiatu den Kazakhstango aurreneko pelikula; harrera beroa egin zioten, gainera. Bihar banatuko dituzte sariak, eta gaur aurkeztuko Sail Ofizialean Urrezko Hartza irabaztekolehiatuko diren azkeneko bi filmak. Emmanuelle Bercotfrantziarrak zuzendutako Elle s'en va eta Hong Sangsoo korearraren Nobody's Daughter Haeven dira bi pelikula horiek.

Screen Berlinaleren aldizkari ofizialean nazioarteko kritikariek egin dituzten iruzkinen arabera, oraingoz Sebastian Leilo zuzendari txiletarraren Gloria da sari nagusia irabazteko faboritoa. Bere bizitza gobernatzen hasiko den konplexurik gabeko emakume baten istorioa kontatzen du lan horrek. Der Tagesspiegel egunkariaren ustez, berriz, Jafar Panahiren Pardé lan esperimentala da hautagai nagusia.

Pelikula kazakhstandarrean, berriz,herrialdeko baserri eremu bateko Aslan haurra da protagonista. Pelikulako lehen sekuentzian ardi bati lepoa nola mozten dion eta tripak nola ateratzen dizkion ikus daiteke. Izan ere, fisika eta kimikako eskoletan ikasten duena aplikatzen du bere egunerokoan. Aulki elektrikoak ere eraikitzen ditu, edo egurrezko pistolak. Ez da mutil krudela, keinu bakoitzean zehaztasuna bilatzen duen haurra baizik. Jarrera horrek bere bizitza korapilatuko du.

Lehiaketatik kanpo Dark Blood eman zuten atzo. River Phoenix aktorearen azken lana da. 1993an hil zen, pelikula osatzekotan zegoenean. George Sluizer zuzendari herberehetarra arduratu da geratzen zena osatzeaz. AEBetako basamortu baten erdian kotxeak ez atzera, ez aurrera utziko duen aktore bikote baten istorioa kontatzen du. Phoenixek interpretatuko pertsonaiak lagunduko die.

Antolakuntzak, berriz, Ohorezko Urrezko Hartza eman zion Claude Lanzmann zuzendariari. Shoah bederatzi orduko dokumentala errodatu zuen frantziarrak 1985ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.