Noiz sortua: 2014-05-27 00:30:00

Europako hauteskundeak. Analisia

Muturrak okertzeraino

Aitor Renteria -

2014ko maiatzak 27

Eskuin muturrak eman du zartakoa eta bigarren indarra bihurtu zen igandean Ipar Euskal Herrian. Frantziako eraginak azaltzen du zartakoa, hangoa bezain ozen eta mingarria izan ez den arren. Zartakoaren hazkurak, zer pentsa eman beharko die UMP eta PS alderdiei bereziki. Ez FN erabakigarria bihurtuko delako Ipar Euskal Herrian, baizik eta alderdi nagusien higadura begi bistan utzi duelako.

Lehen soan, FNk duela bost urteko emaitzak hirukoizteak inarrosten du. Frantziako lehen indarra izanik mamuak dantzan ezarri ditu. Hurbilegi daude martxoko herri bozak, erkatzea saihesteko. Orduan ez bezala, 25 zerrenda egon dira oraingoan, ez bospasei. Bozak barreiaturik, bozen %20 aski ditu lehen indarra izateko, Lehuntze, Lekuine, Mugerre edo Urketan bezala. Abstentzioa %45 izanik eta lehia itzuli bakarrera jokatuz, eskuragarri lehen postua. Errazagoa baita gobernuan dagoena kalitzea, jokoan dagoena ikusten eta ulertzen ez delarik. Tokiko eragileak inarrosteko ere balio du, ustez, ondorioak pairatu gabe. Bi itzuliko sisteman ohitua dagoen herrian, bakarrekoak indargabetzen du eskuin muturraren inguruan «hesi errepublikanoa» baliatzeko aukera.

Alta, Frantziako toki gehienetan bezala, Ipar Euskal Herrian ere FNk ez du tokiko egiturarik. Frantzia mailako hauteskundeak dira, haien boza entzunarazi eta boterea zigortzeko parada.

Geroari begira, alderdiek kontuan hartu beharko dute hori. Irabazteko, sozialistek beharrezkoa dute aliantza, izan dadin Berdeekin edota Ezkerreko Frontearekin. UMPk ere zentroaren bermea behar du, lehia horretan gailentzeko. Gutxi aipatu bada ere, zentroak indartu du eragina.

EH Baik ere badu zer gogoetatu. Lehiak koalizioa mugimendua bihurtzeko urratsean harrapatu du. Martxoan gako bihurtu ondoren, isiltasunak umezurtz bihurtu du. Zortzi miloi biztanle dituen barrutian, aliantzak garatzea du erronka, EAJk baliatzea nahi ez badu.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 28an eguneratua, 18:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan hiru pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 23 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta sei gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 28.976 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.037 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Donostiako Kontxa hondartza, pasa den asteartean. ©Gorka Rubio, Foku

Hondartzen erabilera «dinamikoa» egiteko eskatu du Jaurlaritzako Osasun Sailak

Berria

Osasun Sailak eskatu du hondartzak kirola egiteko, paseatzeko eta bainatzeko erabiltzea, baina ez hondarretan geldirik egoteko. Bizkaian, Areetan, Lagan, Laidan eta Ean hartu dute hondartza «dinamikoak» ezartzeko erabakia. Lapurdiko hondartzak, berriz, maiatzaren 16an ireki zituztenetik dira «dinamikoak».

Mari Luz Esteban eta Elixabete Garmendia. / ©GORKA RUBIO, FOKU

«Zahartzaroari ematen zaion tratamenduaren metafora da gertatu dena»

Maider Galardi F. Agirre

Koronabirusaren krisia piztu denetik, maiz hitz egin da adinekoen zaurgarritasunari buruz, eta, oraindik, kalera irteteko mugak dituzte adinekoek. Mari Luz Esteban antropologoak eta Elixabete Garmendia kazetariak, ordea, salatu dute adinkeria dagoela, eta beharrezkoa dela nagusiagoei ahots propioa ematea.

Beroa izanda ere, maskara darabilte kalean herritar askok. ©LUIS JAUREGIALTZO / FOKU

Lau hildako eta 21 kasu berri eragin ditu koronabirusak azken ordutan

Maider Galardi F. Agirre

Gaitzak jota, ospitaleratze berriak izan dira Hego Euskal Herrian, baina ZIUn dauden gaixoen kopurua beherantz doa. Espainiako Gobernuaren datuak ez datoz bat Nafarroako Gobernuak Jaurlaritzak emandakoekin.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna