Esther Ferrerri buruzko erakusketa Parisen

Artistari buruzko instalazioak, bideoak eta argazkiak bildu dituzte MAC/VAL arte garaikideko museoan

Agentziak
Paris
2014ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Val-de-Marneko MAC/VAL arte garaikideko museoan —Vitry-sur-Seine herrian, Paristik oso gertu—, Esther Ferrer, face B. Image / Autoportrait ikusteko aukera dago egunotan, uztailaren 13ra bitartean, Esther Ferrer artistaren (Donostia 1937) lanaren berri ematen duen erakusketa, instalazioekin, bideoekin eta argazkiekin osatutakoa —autorretratuekin batez ere—.

Frank Lamy arte komisarioarekin adostu du Ferrerrek erakusketaren antolaketa, eta, aitortu duenez, berak inoiz pentsatuko ez zukeen zerbait da emaitza. «Batez ere oso erakusketa handia da», adierazi du Ferrerrek.

Bere autorretratuekin denborak bere gorputzean utzitako aztarnak jaso nahi izan zituen Ferrerrek. «Ez dakigu zer den denbora», adierazi du. Horretarako, adiskideen argazkiak egitea izan zen haren lehen asmoa, baina horretan lagundu liokeen inor ez zuen aurkitu. «Garai hartan profesionalengana jotzea zaila zen», azaldu du Ferrerrek, argazkiak berak egin izana azaltzeko. Gainera, berak zentsurarik gabe egin nahi zuen lan egunero ohetik altxatzen eta lanera joaten zen gorputz baten inguruan, argazkietan biluzik agertzeko beldurrik gabe. «Hori izan zen benetan nahi nuena egiteko modu bakarra».

Ferrerrek azaldu du ez zaiola iruditzen bereziki ausarta izan zenik, garai hartan jende asko agertzen baitzen argazkietan biluzik. «Emakumeon askatasunaren aldeko mugimenduaren garaia zen, eta artista askok nahi zuten emakumearen beste irudi bat eman, artearen historiak ordura arte erakutsitakoarekin hausteko».

Bestalde, MAV arte bisualetako sariarekin, Esther Ferrerren ibilbide osoa saritu zuen herenegun gauean Espainiako hainbat artista, galerista eta kritikarik osatutako epaimahaiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.