Albistea entzun

Bi ahotsetara

Beñat

Antton Iturbe -

2013ko abenduak 19

Larunbatean Gernikan izan nintzen, giro kafetero maitagarrian Beñat Axiari paregabearen sorginkeriaz gozatzen, eta, egia esan, ezinezkoa zait aste honetako zutabean beste ezertaz hitz egitea. Horren bizia eta sakona da haren emanaldiak nigan utzi duen aztarna, nire borondatearen jabe bihurtu baita. Beñaten ahots zoragarriak Astrako bunkerraren pareta estuei atera zizkien kakofoniak eta agerarazi zituen izpirituak lagun ditut oraindik nire buruan. Indiar dantza, gospela, bluesa, fandango edo Victor Jara, danborra edo txalaparta, denek bat egiten dute, iragana, oraina eta etorkizuna disolbatzen dituen mantra hipnotiko bakarrean.

Emanaldiaren aurretik Charles Mingus jazz musikari handiaren hainbat grabaketa eta bideo ikusi eta entzun genituen. Tarteka Beñatek jakituriaz betetako azalpenak eman zizkigun, ezagunak uste genituen hainbat doinuri testuinguru eta dimentsio berri eta magiko bat emanez. Baldintza haietan Ellington/Roach/Mingus-en Fleurette americaine munduko gauzarik ederrena iruditu zitzaidan arren, hiru une berezik eman zidaten atentzioa.

Lehenik, musikari taldekideek Eric Dolphy saxo jotzaile gaztearen solo liluragarriak zein arretaz eta mirespenez entzuten zituzten. Bigarrenik, telebista kameren aurrean Mingus-ek kontzertua geldiaraztea eta patxada osoz solasean baxua afinatu, feeling-a bilatu eta keinu bat eginez saioari indar berriz ekitea. Eta, azkenik, hainbat unetan entzuleriak musikaren norabide berritzailea txistukatzea eta beste batzuetan sutsuki txalokatzea.

Bakoitzaren gustuen gainetik, entzuleek erakusten duten konpromisoa, pazientzia eta zentzu kritikoak harritzen naute. Abestiak arrapaladan dastatu, kontzertuetan bideo eta argazkiak egiten etengabe aritu eta zentzu kritikoa zinismo hutsez lurperatzen dugun garai hauetan, benetan musikari arnasa hartzen uzten al diogu? Benetan entzuten al dugu? Tira, gero esango dugu doinu guztiak antzekoak direla eta ezer berririk ez dagoela … Ez dakit, ba.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Khontaira taldearen <em>Elurzuriren hiru heriotzak</em> obraren une bat. ©LORALDIA

Sagarrari hozkada, berriro ere

Olatz Enzunza Mallona

Khontaira taldeak 'Elurzuriren hiru heriotzak' lana aurkeztuko du gaur arratsaldean, Bilboko Azkuna zentroan. Musika, antzerkia eta dantza uztartuko ditu, eta 'lorazainei' espresuki eskainiko diete
Argazkilari bat, Lua Ribeiraren <em>Aristokratak</em> serieko bi argazkiri begira, Donostiako Artegunea aretoan ikusgai dagoen <em>Zeruratzea</em> erakusketan. ©GORKA RUBIO / FOKU

Bestelako narratiben atzetik

Ainhoa Sarasola

Lua Ribeira argazkilariak 'Zeruratzea' erakusketa jarri du ikusgai Donostiako Artegunean. Gizarte bazterketa abiapuntu duten bost argazki serie proiektu bakarrean harilkatu ditu
Paradisu Zinema musika bekaren aurkezpena, atzo, Eusko Ikaskuntzaren Baionako egoitzan. ©GUILLAUME FAUVEAU

Paradisu Zinema musika bekaren lehen aldian parte hartzeko epea zabalik da

Iraia Vieira Gil

Elkar argitaletxeak, EHZ jaialdiak eta Antxeta irratiak jarri dute martxan. Disko bat editatu eta kaleratzeko 10.000 euro jasoko ditu irabazleak.
Joan Fierroren <em>Arrotz</em> erakusketan ikusgai dauden ikus-entzunezko piezetako bat, Gasteizen. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.