Albert Villarok irabazi du Josep Pla katalanezko literatura saria

Lluis Companysek 1934an estatu katalana aldarrikatu zueneko giroa ekarri du gogora 'Els ambaixadors'-en

Agentziak
Bartzelona
2014ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Albert Villarok irabazi du Josep Pla, katalanezko narratiba saria Els ambaixadors (Enbaxadoreak) eleberriarekin. Destino argitaletxeak antolatzen duen sariketa katalanezko garrantzitsuenetakoa da, eta, ohi bezala, Errege egunez jakinarazi dute zein den irabazlea. Aurten 23 ziren saria irabazteko hautagaiak.

Els ambaixadors espioitza eta historian kokaturiko fikziozko istorio bat da. Hain zuzen ere, 1934an Lluis Companys Generalitateko presidenteak Kataluniako estatua aldarrikatu zueneko gertaera bestela jazo izana planteatzen du nobelak. Eleberria XX. mendeko 40ko hamarkadan hasten da, Kataluniako Errepublikako presidentea, Manuel Carrasco Formiguera, espioi batekin harremanetan jartzen denean. Azkeneko zerbitzu bat eskatuko dio: espioien sare bat abian jartzea Madrilen, Sanjurjo jeneralak agintzen duen unean. Eleberriak Francisco Franco boterera iritsi ez izanarekin jokatzen du.

Villarok ukronia bat proposatzen du eleberrian, eta, horretarako, pertsonaia historikoak eta fikziozkoak uztartzen ditu trama berean.

Nadal saria, Carmen Amoragari

Josep Pla sariarekin batera, gaztelaniazko Nadal saria ere eman ohi du urtero Destino argitaletxeak, eta aurten Carmen Amoraga kataluniarrak jaso du, La vida era eso lanagatik. Eleberri intimista osatu du Amoragak. Giuliana da protagonista, eta bat-batean senarra hil, eta bi haur txikirekin geldituko da. Horri aurre egiteko, mundu birtual batean sartuko du bere burua, eta, horri esker, bere zauriak ixtea lortuko du. Amoragak sare sozialek garrantzia eta indar handia duten testuinguru batean kokatu du istorioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.