Pierre Loti idazleari buruzko erakusketa bat ireki dute Parisen

Artxibo argitaragabeak, garai bateko argazkiak, mozorroak eta beste ikus daitezke Quai Branly museoan

Agentziak
Paris
2013ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
Pierre Loti (1850-1923) idazle frantziarraren artxibo argitaragabeak, mozorroak, jantziak, orduko argazkiak eta beste bildu dituzteJ'arrive, J'aime, Je m'en vais erakusketan, eta datorren irailaren 29a arte ikusi ahalko dira Parisen, Quai Branly museoan. Loti exotismo literarioaren erreferenteetako bat izan zen XIX. mendearen amaieran, eta Ramuntcho obraren bidez (1897) Ipar Euskal Herriaren irudi bat ezagutarazi eta bultzatu zuen, eta modan jarri. Hori dela eta, Lapurdiko kostaldea artista, noble eta abarren bisitalekua bihurtu zuen. Loti bera Hendaian hil zen.

Mendebaldeko gizartearekin kritiko agertu zen beti Loti, eta gogoak astindu zituen, Claude Stefani erakusketako komisarioaren ustez, «antzinako kolonialismoaz zeukan ikuspegi hilgarri eta dekadentearekin». Izan ere, Loti bidaiaria zen, mundutarra; idazlea, akademikoa eta baita marinela ere. Ozeano Barean 1871n eta 1872an egindako bidaian jendegune bakan baten suntsiketa ikusi ahal izan zuen, eta bere marrazkiekin ezagutu zituen pertsonen eta tokien memoria babesten ahalegindu zen. «Esperientzia hura erabakigarria izan zen Mendebaldeko gizarteak munduan zuen betekizuna ulertzeko orduan», jakinarazi du Stefanik. 40 urteko ibilbide emankorrean, 40 lan baino gehiago osatu zituen Lotik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.