«Egiptoar guztion konstituzioa», baina Mendebaldera begira egindako kartela

2013ko abenduaren 17a
00:00
Entzun
«Egiptoar guztion konstituzioa», hala sinatzen du konstituzioaren aldeko kanpaina ofizialak. Aurkeztu bezain laster, ordea, polemika eragin du. Publizitate kartelean Egiptoko gizartea islatu nahi duten bost pertsonaren argazkiak ageri dira: mediku bat, emakume enpresari bat, agure nekazari bat, Downen sindromea daukan gazte bat eta soldadu bat. Kanpaina aurkeztu eta egun batera, baina, sare sozialek su hartu dute, eta gobernuak aitortu behar izan du kartelean agertzen diren bost kideetatik hiru ez direla egiptoarrak. Irlandako eta AEBetako hainbat publizitate kanpainatatik hartu dituzte medikuaren, emakumearen eta gaztearen argazkiak. Albisteak hautsak harrotu baditu ere, Egiptoko behin-behineko gobernuak ez du argitu kanpaina aldatuko edo kartelak kaleetatik erretiratuko dituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.