Reina Sofiako zuzendariaren iritziz, 'Gernika' ezin da museotik mugitu

Manuel Borja-Villelek esan du Picassoren koadroa «hauskorra» dela baina ez dutela zaharberritzeko asmorik

Agentziak
Malaga
2013ko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
Pablo Picassoren Gernika «mito historiko» bihurtu dela eta instituzioek hura Euskal Herrira ekartzeko eskatzen dutenean «fetitxea eta koadroa» erreibindikatzen dutela uste du Manuel Borja-Villel Madrilgo Reina Sofia arte zentroko zuzendariak: «Ez testuingurua eta ez historia». Borja-Villelek Gernika koadroaz hitz egin zuen atzo Malagan (Espainia) antolatutako udako ikastaroetan, eta han esan zuen Picassoren artelana ezin dela mugitu tokiz: «Museotik mugitu ezin daitekeen lan bakarra da Gernika».

Picassoren lanaren jabetzaz ere mintzatu zen Borja-Villel, eta inoiz ez dela zalantzarik izan aipatu zuen: «Beti egon da garbi koadroa Espainiako Gobernuarena zela. Une jakin batean Picassok ez zuen dirurik jaso nahi izan, baina gobernuak materiala ordaindu zion garbi gera zedin berea zela margolana».

Azkeneko urteetan 20.000 argazki egin dizkiote koadroari, hobeto ezagutu nahian, baina ez dute zaharberritzeko asmorik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.