Albistea entzun

Kritika

Urte berriak eman onurak

Jesus Mari Begoña -

2011ko urtarrilak 15

Musika

Bilboko Orkestra Sinfonikoa

Zuzendaria: Roberto Mintzuk. Bakarlaria: Joaquin Atxukarro. Lekua: Bilboko Euskalduna jauregia. Eguna: Urtarrilak 13.

Urte berriak kontzertu mamitsua ekarri du Euskaldunara. Mintzuk-en zuzendaritza sendopean, BOSen suspertzeaz, Atxukarroren gorputzaldiaz eta Aurelio Edler-Copesen estreinaldi absolutuaz gozatu dugu. Oso atsegina iruditu zait brasildar konpositore gaztearen Gogoratzen ote du itsasoak nor dabilen bere gainean oinez? lan labur interesgarria. Erkoreka eta Lazkano euskaldunen ikaslea izanik, Edler-Copesek memoriaren eta itsasoaren arteko elkartzearen gaineko hausnarketa atonala egin du: hari instrumentuen soloak noizbehinka azaltzen dira soinu fondoaren artetik (perkusioa oinarrian), denboraren iragaitea hezurmamitzen duten agerpenak balira bezala, urratutako bidean agertzen diren oinatzak bezala, egilearen esanetan. Prozesu honetan, soinu lerro bakoitza lehertu egiten da azkenean kluster mugikor batean.

Kontzertuaren bigarren zatian, Joaquin Atxukarroren joaldi ona entzuteko parada izan genuen, Brahms-en pianorako 2. kontzertu erromantikoan... eta zailean. Sasoiko dago bilbotar maisua. Lehen mugimenduko gai pluralak modu distiratsuan eman zituen; bigarrenean, erritmoa eta azkartasuna erakutsi zituen eskala kromatikoetan edo arpegioetan; hirugarrenean, berriz, lirismoa tempo irregularretan; eta laugarrenean zehaztasuna eta intimitatea. Mintzuk-ek ondo orekatu zuen bakarlariaren koloretasuna. Baina orkestrak eta zuzendariak Prokofiev-en Romeo eta Julieta-ren suiteetako pasarteetan eman zuten onena.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JON URBE / FOKU

«Tokiko zinema bat pentsatzeak mesede egingo luke»

Andoni Imaz

Zinemaren industriatik aparte dabil Costa eroso, eta bide horren balioa defendatzen du, autore zinema «ustelaren» aurrean. Miresten dituen zinemagileak ekartzen ditu ahotara maiz: «Poesia galtzen ari da».
Maïwenn zinema zuzendaria, duela bi aste, Cannesen. ©MOHAMMED BADRA / EFE
Josu Penades idazlea, atzo, Donostian, eleberria eskuetan duela. ©JON URBE / FOKU

Egarriak asetzeko hiru motibo

Naroa Torralba Rodriguez

Josu Penadesen 'Egarria' eleberria eman du Alberdaniak. Aita-seme batzuk ditu protagonista
Zetak taldea, azkeneko Herri Urratsen ©Patxi Belzaitz

Zetak, Krav Boca, FM Belfast eta J Martina batu dira EHZ jaialdiaren programaziora

Mikel Lizarralde

Aurretik iragarritako artistez gain, honako hauek ere izango dira Euskal Herria Zuzenean festibalean: Billie Brelok, Daudane, François del Mundo, Ixabe, Nize, Ztah, DIA DJ's, Atzarbale, Sofa, Pisoo & OPH eta Estelle D. Modu horretan, itxita utzi dute ekainaren 30ean, uztailaren 1ean eta uztailaren 2an Irisarrin (Nafarroa Beherea) egingo den jaialdiaren egitaraua.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...