Kritika. Opera

Ezohiko hasiera ona

2013ko irailaren 24a
00:00
Entzun
'Giovanna d'Arco'

Lekua: Euskalduna jauregia. Eguna: irailak 21.

Bilboko operazaleek pozik agurtu zuten Giuseppe Verdiren opera epelaren estreinaldia Euskal Herrian eta gogotik txalotu haren funtzionamendu ona, denboraldi kontserbadore honen hasieran. Izan ere, guk ez genuen ezagutzen Alberto Rizzutik duela hamar urte egin zuen edizio kritikoa baina uste dugu ezin zaiola askoz gehiago eskatu Verdiren 7. izenburuari: hau da, konbentzionalismoz beterik dagoen partiturari doinuen inspirazio motelari eta batez ere Temistocle Solera libreto egileak Jeanne D'Arc-en istorioa —egun goitik behera eztabaidatua— bilakatuzuen panfleto politikoari. Onartu behar da artista taldearen on egitea eta horrela goraipatu zuen bertako publiko verdizaleak. Esaterako, abeslarietan, Krassimira Stoyanova sopranoakarrakasta jo zuen zabaldu zuen ahots garbiarekin , lerro-kantuan izan zuen malgutasunarekin eta antzez-modu egokiekin Giovannaren rolean. Inolako meriturik kendu gabe, rol horrek agian soprano dramatikoaren abestaldiabeharko zuen baina... Emakume heroiaren aita autoritarioren rolean, Claudio Segura baritonoak ahots zabala eta atsegina haizeratu zuen, gustuko abestaldia etaitxura egokia bete. Azpimarratzekoak ziren Ecco il luogo e il momento! aria eta alabarekin izandako duoa. Alejandro Roy tenorrak, berriz, ausardia eta entrega eman zituen, baina ahots laua atereaz ez zuen rolak eskatzen zituen fraseo malgua eta ñabardurak adierazi.Zalantzakor hasi arren Bilboko Opera Abesbatzak Verdirengan aditua dela erakutsi eta konbentzigarriagertu zen. Musikagintzaren esparruan, bikain iruditu zitzaigun Yves Abel-en zuzendariaren irakurketa, orojakile abeslari eta musikarien aurrean.Haren eskuetan EOSek indartsu eta dirdiratsu jo zuen.Gabriele Laviak, eszena tradizionalari jarraituz, haren egonkortasunaren alde egin zuen baina margoek dauzkaten edertasun estatikoa lortu zuen. Beraz, albo bakoitzean mugitzen ziren bederatzi panelek sarrera ematen zieten goitik behera, albotikedo hondotik zetozen tramankuluei, hots, haritz arrosari, gurutziltzatuari, kartzelako burdin-hesiari... Korukide eta konpartsen arropa dotoreek eta intentsitate erdiko argiztatzeak lagundu zioten giroa ematen maitagarrien ipuin honi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.