Albistea entzun

Opera esperimentala

Jesus Mari Begoña - Kritika

2011ko otsailak 24

Opera

'Macbeth'

Ekoizpena: Rhineko Opera Nazionala eta Monte-Carloko Opera. Musika zuzendaria: Donato Renzetti. Eszena zuzendaria: Francisco Negrin. Abeslariak: Vladimir Stoyanov, Violeta Urmana, Giacomo Prestia, Stefano Secco, Andres Veramendi. Lekua: Bilboko Euskalduna jauregia. Eguna: Otsailak 19.

Positibotzat ematen dugu Bilbon burutu den Verdiren Macbeth-en bertsioa nahiz eta ikusleriaren zati batek Negrin eszenako zuzendaria errefusatu. Izan ere, Mexikokoak aprobetxatu egin zituen libretoak berak dauzkan hutsuneak boterearen handinahiak behar duen bortizkeriaren gainean aritzeko, noski, Shakespeareren bidetik, hain juxtu. Horretarako, bada, eszena egileak meazuloko dekoratu ederrean jarri zituen izaki beldurgarrien joan-etorriak —sorginak, Greziako Parkak eta pitonisen itxura hartuta, hain zuzen—. Eta haiekin batera, gizaki hiltzaileak eta boterearen premiagatik erailak izan direnen satorzuloa. Atmosfera itogarri horri asko lagundu zion argiztapenak, arropak eta batzuetan hormetatik gora eta behera, zintzilik, zebiltzan sorgin-armiarmak. Baina desegokia iruditu zait toparen eszena, Bankuaren heriotza semearekin dagoenean (asinkronikoa izateagatik) eta lehen aipatu sorgin akrobaten eskalada larregiak, musika oztopatzeko zorian, askotan. Musikaren aldetik, berriz, Renzetti maisuak Verdiren ibilbidean esperimentala suertatu zen operaren irakurketa ona egin zuen. Haren eskuetan Bilbao Orkestra Sinfonikoak, oberturaren denbora-pasak kenduta, ondo jo zuen. Baita ondo abestu ere. Gizonezkoen abesbatza, aldiz, ez horrenbeste, emakumeek egin zuten denbora-pasa hirugarren ekitaldira arte.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JON URBE / FOKU

«Tokiko zinema bat pentsatzeak mesede egingo luke»

Andoni Imaz

Zinemaren industriatik aparte dabil Costa eroso, eta bide horren balioa defendatzen du, autore zinema «ustelaren» aurrean. Miresten dituen zinemagileak ekartzen ditu ahotara maiz: «Poesia galtzen ari da».
Maïwenn zinema zuzendaria, duela bi aste, Cannesen. ©MOHAMMED BADRA / EFE
Josu Penades idazlea, atzo, Donostian, eleberria eskuetan duela. ©JON URBE / FOKU

Egarriak asetzeko hiru motibo

Naroa Torralba Rodriguez

Josu Penadesen 'Egarria' eleberria eman du Alberdaniak. Aita-seme batzuk ditu protagonista
Zetak taldea, azkeneko Herri Urratsen ©Patxi Belzaitz

Zetak, Krav Boca, FM Belfast eta J Martina batu dira EHZ jaialdiaren programaziora

Mikel Lizarralde

Aurretik iragarritako artistez gain, honako hauek ere izango dira Euskal Herria Zuzenean festibalean: Billie Brelok, Daudane, François del Mundo, Ixabe, Nize, Ztah, DIA DJ's, Atzarbale, Sofa, Pisoo & OPH eta Estelle D. Modu horretan, itxita utzi dute ekainaren 30ean, uztailaren 1ean eta uztailaren 2an Irisarrin (Nafarroa Beherea) egingo den jaialdiaren egitaraua.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.