Albistea entzun

Kritika. Dantza

Perla zuriak lurretik

Ikuskizunaren kartela.
Ikuskizunaren kartela. CIELO RASO Tamaina handiagoan ikusi

Agus Perez -

2014ko otsailak 27

'Fácil'

Konpainia: Cielo raso. Zuzendaritza: Igor Calonge. Dantzariak: Igor Calonge, Andrea Quintana. Lekua: Bilbon, Fundicion aretoan. Eguna: Otsailak 23.

Beethovenen lehen arokoak izan zitezkeen piano baten notek girotu dute Fácil lanaren hasiera misteriotsua. Iluntasunetik sortu eta ilunantza zeharkatu du eszenako bikoteak, emakumeak gizona erdi arrastaka zeramala, eboluzio geldo-geldoak deskribatuz eta bien arteko indar-lerroen edertasuna nabarmenduz.

Atariko orbangabe horren ostean, txori urrunen txio apalek apurtu dute isiltasuna albo bateko leiho-sareten atzetik, eta orduan ikusi dugu egongela hartako dekorazio soila: aulkia, lanpara, mahai borobila eta bere lorontzia... Hortik aurrera, Arvo Part-en estiloko konposizioak, piano-musika eta hasierako erromantza txandakatu dira, eta soinu-bandaren dentsitateak izaera dramatiko nabarmena eman dio lanari.

Giro iragarle horretan bilduta, kalitate handiko pasarte koreografikoak garatu dituzte bi dantzariek, askotan bakardadean —norberaren isolamenduaren ispilu— eta beste batzuetan elkarrekin borrokan, beren barne-bilaketa desesperatutik irten ezinik. Malgutasun itzela eta neurriko kemena erakutsi dute biek ala biek, eta eszena batzuetan kalitate berezia hartu du mugimenduak, hala nola Igor belaunak eta oinak erabiliz behegainetik desplazatu denean edota, eskortzo ugariak eraikiz, figura surrealistak eta paisaia onirikoak eratu dituztenean.

Egia esan, ikaragarria izan da bi dantzarien maila, bai prestakuntza fisikoari bai barne-dentsitateari dagokionez, eta piezako punturik esanguratsuenean, ahoz gora etzanda egotetik behin eta berriro altxatu dira lurretik eta zutik jarri batere laguntzarik gabe. Bitartean, gertaera sinboliko batzuk tartekatu dira —lorontzia jausi, bertako ura isuri, koilareko perlak lurretik sakabanatu...— eta protagonistek leiho-sareten artetik begiratu dute kanporantz. Han, ordea, iluna zegoen, baina denok jakin dugu handik etorri behar zela bientzako azken argi izpia.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendaria, atzo iluntzean, 71. Zinemaldiko hasierako galan, Audience musika taldea atzean duela. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Animaziozko aldi baten hasiera

Miren Mujika Telleria

Animaziozko zineman ardaztu dute Donostiako 71. Zinemaldiaren hasierako gala. Hayao Miyazakik jaso du Donostia saria, eta zinegileak bideo bidez bidali ditu hura eman izanaren esker on hitzak

<em>Kimitachi wa Do ikiruka / The Boy and the Heron</em> filmaren irudi bat; lan horrek inauguratu du Donostiako 71. Zinemaldia, lehiaz kanpo. ©DONOSTIAKO ZINEMALDIA

Miyazakiren irudizko munduekin hasi dira Sail Ofizialeko emanaldiak

Ainhoa Sarasola

'The Boy and the Heron' animaziozko filmak inauguratu du Donostiako 71. Zinemaldia. Lehiatik kanpo eman dute zinemagile japoniarraren azken lana. Donostia saria hari eman dio jaialdiak

 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Eguneroko gaiak lantzen dituen pelikula familiar bat da»

Jone Bastida Alzuru

Euskal Herri post-apokaliptiko batean kokatu du Vallmajorrek bere lehen film luzea: 'Misión a Marte'. Kamera analogikoarekin filmatu du, eta zuri-beltzean. Besteak beste, heriotzaz aritu da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...