Erbesteratutako txetxeniarrekin amaitu da Berlinaleko lehiaketa

Sudabeh Mortezairen 'Macondo' eta Yoji Yamadaren 'Chiisai Ouchi' aurkeztu dituzte azkeneko egunean

Agentziak
Berlin
2014ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Sudabeh Mortezairen Macondo eta Yojo Yamadaren Chiisai Ouchi (The Little House) filmek itxi zuten atzo Berlinaleko Sail Ofizialeko lehiaketa. Lehiaz kanpo, berriz, La belle et la BĂȘte, Christophe Gansek zuzendu eta Vincent Cassel protagonista duen ipuin magikoa estreinatu zuten.

Macondo-k Austrian erbesteratutako familia baten eta batik bat 12 urteko mutiko baten bizipenak kontatzen ditu, eta Chiisai Ouchi, bere aldetik, film erromantikoa da. Batik bat lehenengoak hunkitu zuen Berlinaleko publikoa.

James Schamus ekoizle estatubatuarra buru duen epaimahaiak gaur jakinaraziko ditu Berlinale honetako Hartzak, eta, komunikabideetan agertu diren kritikei eta puntuei erreparatuta, Richard Linklater estatubatuarraren Boyhood izango litzateke hautagai nagusia, Dietrich Bruggemann alemaniarraren Kreuzweg-ekin batera. Kiniela guztien arabera, Yann Demange frantziarraren 71-k ere sari bat eraman beharko luke.

Aurtengoa izar handirik gabeko Berlinale izan da, eta George Clooneyk eta Lars Von Trierrek berenganatu dute inork baino arreta handiagoa. Clooneyk The Monuments Men aurkeztu zuen, bere lantaldeko aktoreek inguratuta, eta Von Trier, hitzik esan gabe, Cannesko zinemaldiaren aurkako elastikoa soinean zuela agertu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.