Albistea entzun

Donostiako 60. Zinemaldia

Utopiatik kaoserantz

'Foxfire' aurkeztu du Laurent Cantetek, emakumezko nerabe talde baten gizartearen kontrako matxinada
Madeleine Bisson, Laurent Cantet eta Katie Coseni, atzo.
Madeleine Bisson, Laurent Cantet eta Katie Coseni, atzo. GORKA RUBIO / ARP

Igor Susaeta -

2012ko irailak 25

Emakumeak eta pobreak izateagatik, umiliatu eta diskriminatu egiten dituzte New York estatuko herri batean, 1950eko hamarkadaren erdialdean. Eta Legs nazkatuta dago. Aitonak, gainera, gaztetako istorioak kontatzen dizkio. Kontu utopikoak, idealistak, liluragarriak nerabe batentzat. Klaseko lagun batzuekin elkartu, eta Foxfire izeneko elkartea sekretua eratuko dute, gizartearen kontra matxinatuz, mendekua hartuz, utopiara iristeko intentzioarekin. Baina hasierako bat egitea desegin egingo da pixkanaka, eta denboraren higatzeak kaosera eramango du elkartea. Laurent Cantet zinemagile frantziarraren azken lana da Foxfire, Joyce Carlos Oatesek 1993an kaleratutako eleberriaren egokitzapena. «Gizakiarentzat, nerabezaroa oso une erabakigarria eta aberatsa da», adierazi zuen atzo zinemagileak prentsaurrekoan. Urrezko Maskorra irabazteko lehiatuko da.

Orain dela hamahiru urte zuzendu zuen Cantetek bere estreinako filma, Ressources humanies, eta harekin Zinemaldiko Zuzendari Berrien saria eman zioten. Entre les murs-ek (2008) famatu zuen, ordea. Orduan, azken pelikulan bezala, nerabeak ziren protagonistak. «Film hau aurrekoaren jarraipena da, bai. Nerabezaroari buruzko beste film bat egiteko beharra sentitu nuen». Baina bai ukitu dituen gaiak eta baita garaia ere diferenteak dira. Halere, ez du uste modu «ezberdinean» filmatu duenik. Iruditzen zaio, gainera, pelikulako gaiek badutela gaurkotasuna, orain dela ia 60 urteko gizartean kokatu dituen arren: «Matxismoa bizirik dago oraindik ere, eta baita emakumezkoen edo klase apaletako jendearen kontrako indarkeriak ere».

Horren kontra matxinatuko dira Legs, Maddy, Lana, Rita, Goldie, eta geroago batuko zaizkienak. Nerabeak izanda, hasieran jolasean bezala arituko dira, beren kontrako biolentziari jarrera ahalik eta gogorrenarekin aurre eginez. Erosiko dute baserri bat, eta hori izango da elkartearen «une gorena», zuzendariaren ustez. «Baina denborak aurrera egin ahala, egiten dutena terrorismoaren trazak hartzen hasiko da. Hain zuzen, ekintza horiek guztiak ez dira izango esperientziak emandako arrakastaren ondorioa, porrotera eramango dituena baizik». Cantetek nerabezaroko «konpromisoa» filmatu nahi izan du, «garai horretan oraindik ere ez ditugulako hori ulertzeko gakoak».

Katie Coseni (Maddy) eta Madeleine Bisson (Rita) aktoreak alboan izan zituen Cantetek atzo. Cosenik aitortu zuen «erraz» sartu zela paperean, «nerabezaroan denok dugun segurtasuna faltaz hitz egiten duelako».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Kontzertu bat, Sanagustin kulturgunean. ©Alberto Beloki

Hamarkada bat beste bide batetik

Miren Garate - Gipuzkoako Hitza

Hamar urte bete dituzte Azpeitiko (Gipuzkoa) Sanagustin kulturguneak eta hura kudeatzen duen Kulturaz kooperatibak. Eredu propio bat garatu du kooperatibak euskarazko kultur sorkuntza sustatzeko.

 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Sortzeko orduan ez diot mugarik jartzen neure buruari»

Mikel Lizarralde

Idoia Asurmendik sare sozialen bitartez eta beste zenbait musikariren bertsioak eginez ezagutarazi zuen bere burua. Orain, lehenengo diskoa argitaratu du: 'Ilun eta abar'.
 ©IñIGO URIZ / @FOKU

Harrespila, gutizia husteko

Ane Eslava

L'Alakran antzerki konpainiak 'Harrespila' ikuskizun performatiboa eskainiko du gaur eta bihar Altzuzako Oteiza museoan. Cromlech bat osatuko dute parte hartzaileekin batera
 ©MARIAJE FUENTE

Zero gradua

Berria

Juan Kruz Igerabide idazlearen (Aduna, Gipuzkoa, 1956) 'Doneaneko alaba' eleberrian, 1936ko gerrako gertakari latz batek txirikordatzen ditu unibertsitateko literatura irakasle eszeptiko bat den narratzailearen eta Doneaneko alaba gazte poetaren bizialdiak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna