Albistea entzun

Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeak. Lehen itzulia

Hiru diputatuak, neketsu

Alliot-Marie, Grenet eta Lassalle diputatuak berriz aurkeztu dira, baina ezkerrak garaitzeko aukera du aldi honetan

EH Bai, Amalur eta EAJren hautagaien artean banatuko dira abertzaleen botoak
Hamahiru hautagai aurkeztu dira laugarren eta bosgarren barrutietan, hamalau seigarrenean. Afixak, Donibane Lohizuneko kaleetan.
Hamahiru hautagai aurkeztu dira laugarren eta bosgarren barrutietan, hamalau seigarrenean. Afixak, Donibane Lohizuneko kaleetan. BOB EDME

Jenofa Berhokoirigoin -

2012ko ekainak 10

Goiz honetan 08:00etan ireki dituzte Ipar Euskal Herriko bozkalekuak, Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeen lehen itzulirako. Gaur ikusiko da Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan barna diren hiru hauteskunde barrutietatik zein hautagaik lortuko duten heldu den igandean jokatuko den bigarren itzulira pasatzea. Botoen %12,5eko heina gainditzen dutenak pasatuko dira. Jean Lassalle (zentrista), Jean Grenet (Alderdi Erradikala, UMP) eta Michele Alliot-Marie (UMP) 2007an izendaturiko diputatuen aulkiei begira dira hautagai andana bat: hamalau seigarren barrutian eta hamahiru bosgarren eta laugarrenean. Hirurak dira berriro aurkezten eta erran daiteke bakar batentzat ere ez direla hauteskunde errazak izanen.

Alliot-Marie betiko?

1986. urtetik dago diputatu, eta 1988az geroztik, lau aldiz seigarren barrutian aurkeztu eta aldi oro garaile atera izan da Alliot-Marie. Eskuinak pisu handia dauka bozka eremu horretan eta Alliot-Marieren presentzia ezabaezina dela pentsa daiteke, azken 25 urteei begiratuz gero.

2007ko lehen itzulian botoen %48,88 lortu zituen. Baina aurtengoan ez du ukanen duela zazpi urte bezalako erraztasuna. Nicolas Sarkozyren bost urteak iragan dira tartean, eta baliteke, presidentzialetako bozketetan gertatu bezala, UMPren aurkako ahotsa entzunaraztea bozketa horietan ere. Presidentzialerako bigarren itzulian botoen %51,7 bildurik, François Hollande atera zen garaile barruti horretan ere. Bestalde, Tunisiako Zine al Abidine Ben Ali presidente ohiaren aurka iaz izandako protesten garaian, Frantziako Kanpo Arazoetarako ministroa zen Alliot-Marie, baina utzi behar izan zuen kargua, diktadoreari laguntza eskaintzeagatik. Itxura zikindu zion gertakari honek. Bi elementu horiek isla daitezke gaurko emaitzetan. Dena dela, bigarren itzulira pasatu behar luke. Bi itzulien artean, beste hautagaiek emango dituzten bozka konsignek argituko dute jokoa. Marie Contraires zentristak jakinarazia du bigarren itzulira pasatzen balitz, mantenduko litzatekeela. Erabaki hori oraindik oztopo bat gehiago litzateke Alliot-Marieren bidean.

Bosgarrena orain ere arrosa?

Izan presidentzialerako, kontseilu orokorrerako edota senaturako hauteskundeetan, argi geratu da bosgarren barrutian ere Alderdi Sozialistak gora egin duela azken aldi horietan. Hollandek botoen %57 lortu zituen barrutian, eta 1959az geroz Grenet familiaren esku den hirian ere, Baionan, kasik %60 lortu zituen. Jean Grenet diputatuak badaki «oso bozketa gogorrak» direla. Hori dela eta, kanpainan, horren arabera moldatu du mezua. «Zentrista naiz, eskuinaren ezkerreko zatikoa», horrela aurkezten du bere burua, UMPrekin duen hurbiltasuna gordez, nahiz Legebiltzarrean UMP taldearen barnean egon. Bost urte horietan legebiltzarretik gehiegi faltatu dela gogor salatu dute kanpainan beste hautagaiek, Grenetek dauzkan karguen metaketa gaitzetsiz. Horri begira, luze eta zabal aritu da egindakoaren berri ematen. Parean, Colette Capdevielle alderdi sozialistakoa «itxaropentsu» agertzen da, aitzineko emaitzek baikor izateko arrazoia ematen diotela. Baina hor ere, bi itzulien artean beste hautagaiek emango dituzten bozka konsignek argituko dute jokoa.

Lassalle, zailtasunetan

Jean Lassallek ere ez du aitzinetik segurtatua aulkia, eta aitortzen du «egoera prekarioan» dela. Eskuinaren sostengua beharko du bigarren itzulian, eta hori argi dauka. Horregatik ez zuen zehaztu agian, François Bayrouk ez bezala, Hollande eta Sarkozyren artean zeinentzat bozkatuko zuen. Bigarren atera zen 2007an, eta bigarren itzulira hiru aurkeztu ziren, botoak hiru aldeetara banatzeak ekarri ziola garaipena.

Laugarren barrutia Ipar Euskal Herriaren eta Biarnoren artean banatua izaki, abertzaleek duten pisu handia ez da agertzen emaitza orokorretan. 2007an %6,32 lortu zuen EH Baik, baina Lapurdiri, Nafarroa Behereari eta Zuberoari doakienez, %12,96ko emaitza lortu zuen. Boto horiek beharrezkoak izango dituzte bigarren itzulian izango direnek, eta kanpainan, izan bake prozesuaren alde kokatuz edota euskararen ezagupena eskatuz, abertzaleen xarmatzeko egin adierazpenak entzun dira maiz. AB, Batasuna eta independenteak aurkeztu dira EH Bairen barnean, eta EA Europe Ecologie Berdeekin aurkeztu da, Amalur koalizioa osatuz. EAJ ere presente da laugarren eta seigarren barrutietan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Euskal Hiriguneko biltzarra, joan den abenduan. ©GUILLAUME FAUVEAU

Euskal Elkargoa gainditu beharra

Ekhi Erremundegi Beloki

Euskal Hirigune Elkargoak bost urte beteko ditu igande honetan. Ipar Euskal Herriak izan duen lehen instituzio propioa eraikitze fasetik politika publikoak ontzera iragan zen 2020ko hauteskundeen ondotik, baina, anitzen ustez, bere mugak erakutsi ditu jadaneko.
Izadi haurraren alde joan den azaroan Burlatan egindako jaialdi bat. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Amarik gabeko urtebetetze eguna

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez euskal presoen alaba Izadik bihar beteko ditu 3 urte. Kartzelatik atera beharko du orduan, Espainiako espetxe legediak hala aginduta, eta amarengandik bereizi. Gutierrez atzo atera zen espetxetik, hirugarren graduan.
Aurreneko lerroan, ezkerretik, Gorka Urrutia, Beatriz Artolazabal eta Jose Ramon Intxaurbe, atzo. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Espainiako segurtasun indarren lana balioesteko eskatu diote Jaurlaritzari

Gotzon Hermosilla

Txosten bat egin dute ETAk Guardia Zibilean eta Espainiako Polizian eragindako sufrimenduaz

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.