'Itsasoaren emazteak' DVD eta CDra eraman dute

Hika antzerki taldearen eta Oinkari dantza konpainiaren ikuskizunaren musika Pello Ramirezena da

Itsasoaren emazteak. HIKA / OINKARI.
Erredakzioa
2013ko abenduaren 19a
00:00
Entzun
Uztailaren 12an estreinatu zuten Hika antzerki taldeak eta Oinkari dantza konpainiak Itsasoaren emazteak ikuskizuna Tolosan (Gipuzkoa). Agurtzane Intxaurragak zuzendu zuen, emanaldian 50 dantzarik, lau musikarik (Angel Unzu, Xabier Zeberio, Fredi Pelaez eta Pello Ramirez) eta bi aktorek (Miren Gojenola eta Intxaurraga bera) hartu zuten parte. Hain zuzen ere, Ramirezek obrarako idatzitako musika CD batean bildu dute orain. Baga Biga diskoetxeak kaleratu du lana, eta, testuz eta argazkiz osatutako liburuxkaz gain, Tolosako emanaldia jasotzen duen DVDa ere badakar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.