Albistea entzun

Donostiako 60. Zinemaldia. Kritika. Sail Ofiziala

Ingurura begiratzeko leihoak

<em>The Attack</em> filmeko irudi bat.
The Attack filmeko irudi bat. BERRIA

Gontzal Agote -

2012ko irailak 27

'The Attack'

Zuzendaria: Ziad Dueiri. Aktoreak: Ali Suliman, Evgenia Dodena. Herrialdea: Libano-Frantzia-Qatar-Belgika. Iraupena: 95 minutu.

Gurea betatuta egon arren, azkenean gatazka politikoa bete-betean iritsi da Zinemaldira; Palestinako gatazka —gurea ere badena—. Zaid Dueiri zuzendari libanoar-frantziarrak ausardia itzelez heldu dio gaiari, erraietaraino sartu da minaz beteriko eremu arriskutsu batean. Ekidistantzia faltsuetatik urrun, gai arantzatsu horren ertzetako gutxi batzuk agertzen saiatu da, jakinik hautu horrek ez duela gehienen gustukoa izan behar.

Horregatik, The Attack-eko bertuterik handiena kontatzen duen istorioan dago. Formalki ez baita sobera iraultzailea, thriller politikoaren traza hartuko du, ikerketaren aldera gehiegi desbideratu gabe. Tentsioa ongi mantenduko du; era berean, ideien inguruko pelikula eraikitzeko gai izanen da, sobera diskurtsiboa izan gabe.

Atentatu baten osteko harriduran, gauzak ulertzen saiatuko da protagonista. Munduaren ikuskera aldatu zaio israeldarren artean bizi izanda, nahitaezko asimilazio batean sartuta dago. Emaztea txikituta ikustean —Sail Ofizialeko orain arte irudirik zirraragarriena da oihalarena—, ukazioa izanen da lehen erreakzioa, engainatua izan den pertsonaren inpotentzia. Gauzak beste modu batera izan zirela jakitean, zergatiaren bila abiatuko da. Eta bide horretan, bere jatorriarekin eginen du topo, bizimodu eroso baten pean ahaztuta edo estalita zegoen errealitate lazgarri batekin.

Ziurrenik, hainbatek bortizkeriarekiko gertutasuna edo harekiko sinpatia moduko bat ikusiko du The Attack-en. Pelikulak, ordea, gaiaren konplexutasuna ikusarazteko balio beharko luke, agerian uzten baititu den-denek dituzten kontraesanak eta elkar ulertzeko dauden zailtasun ia gaindiezinak. Hori guztia azkenean oso mezu ezkorra emateko: honek ez du etenik izango. Ez, bederen, alde bakarreko begiradak nagusi izaten segitzen duen bitartean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Khontaira taldearen <em>Elurzuriren hiru heriotzak</em> obraren une bat. ©LORALDIA

Sagarrari hozkada, berriro ere

Olatz Enzunza Mallona

Khontaira taldeak 'Elurzuriren hiru heriotzak' lana aurkeztuko du gaur arratsaldean, Bilboko Azkuna zentroan. Musika, antzerkia eta dantza uztartuko ditu, eta 'lorazainei' espresuki eskainiko diete
Argazkilari bat, Lua Ribeiraren <em>Aristokratak</em> serieko bi argazkiri begira, Donostiako Artegunea aretoan ikusgai dagoen <em>Zeruratzea</em> erakusketan. ©GORKA RUBIO / FOKU

Bestelako narratiben atzetik

Ainhoa Sarasola

Lua Ribeira argazkilariak 'Zeruratzea' erakusketa jarri du ikusgai Donostiako Artegunean. Gizarte bazterketa abiapuntu duten bost argazki serie proiektu bakarrean harilkatu ditu
Paradisu Zinema musika bekaren aurkezpena, atzo, Eusko Ikaskuntzaren Baionako egoitzan. ©GUILLAUME FAUVEAU

Paradisu Zinema musika bekaren lehen aldian parte hartzeko epea zabalik da

Iraia Vieira Gil

Elkar argitaletxeak, EHZ jaialdiak eta Antxeta irratiak jarri dute martxan. Disko bat editatu eta kaleratzeko 10.000 euro jasoko ditu irabazleak.
Joan Fierroren <em>Arrotz</em> erakusketan ikusgai dauden ikus-entzunezko piezetako bat, Gasteizen. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.