Islamera bihurtutako gizon baten rolean sartu da Forest Whitaker

Berlinaleren bigarren egunean proiektatutako hiru pelikulek gai sozialak izan dituzte hizpide

Agentziak
Berlin
2014ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
Polizia bat hiltzeagatik eta drogen trafikoa sustatzeagatik kartzelan 18 urte eman eta gero, gizon beltz bat baldintzapean aske aterako da espetxetik; Mexiko Berrian (AEB), eta Islamera bihurtuta. Hori da La Voie de l'ennemi Rachid Bouchareb zinemagilearen pelikularen abiapuntua. Jose Giovanik 1973an ondutako Deux hommes dans la ville-ren remake-a da, eta Forest Whitaker aktore estatubatuarrak jokatu du kartzelatik ateratako pertsonaren, William Garnetten, rola. Berlinaleko Sail Ofizialean eman zuten, atzo. Urrezko Hartza irabazteko lehiatuko diren beste bi film ere proiektatu zituzten, eta horiek ere gai sozialak dituzte hizpide. Edward Bergerrek Alemaniaren egungo prekarietatearen argazkia atera du Jack-en, eta Yann Demangek atzera egin du 71 pelikulan, soldadu britainiar baten bizipenak kontatuz, 1973ko Irlanda gatazkatsuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.