Alex Salmond: «Eskoziako politikatik kanpo mantendu behar dugu UKIP»

2014ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Orain arte, UKIP Erresuma Batuaren Independentziaren Alderdiak ez du arrakastarik izan Eskozian, eta horri eusteko eskatu du Alex Salmond lehen ministroak. Iraileko erreferendumerako garrantzitsua ei da alderdi xenofoboa «Eskoziako politikatik kanpo» mantentzea: «Ez dago lekurik haien mezu intoleranteetarako». Dundee Unibertsitateak argitaratutako inkesta baten arabera, ordea, Eskoziako hamar herritarretatik zazpik babestuko lituzkete UKIPek proposatutako hainbat neurri: besteak beste, immigrazioa gehiago kontrolatzea. Kontserbadoreen %84k babestuko lituzkete, eta SNPren boto-emaileen %68k.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.