Albistea entzun

Kritika. Opera

Gozamena

Jesus Mari Begoña -

2012ko apirilak 24

'Die tot Stadt'

Orkestra: BOS. Abesbatzak: Bilboko Opera Abesbatza eta Kantika Korala. Lekua: Bilboko Euskalduna. Eguna: apirilaren 21a.

Ahobatezkotasuna sumatu genuen publikoaren artean Korngold-en Hiri hila ekoizpena ikustean; hau da, partitura atsegina izatea, orkestra aproposa bilatzea, abeslari egokiak eta eszena dotorea lortzea. Nola uztartu ziren aldagai konplexu horiek? Erromantizismo osteko joerako partaidea zen Moraviako konpositore gaztea 1920an. Hori eta Hollywooden zinema soinudunaren atarian zutabe bat izatea Hitlerren jazarpenetik ihes egin zuenean AEBetara... Horiek azaltzen digute, neurri batean, bere musika eklektikoak daukan erakargarritasuna. Baina, gero, aitortu behar da Erik Nielsen zuzendariak Bilbao Orkestra Sinfonikoari daukan onena atera diola partitura konplexuaren barnean: tinbre eta instrumentu askotako joaldia, sentsuala, lirikoa eta inpresionista; pasarte batzuek bukaeran aldiberekotasuna galtzea zehaztasun ñimiñoa baino ez da izan joaldi gehienbat politean. Beste horrenbeste adierazi behar dugu abeslarien alorrean: R. D. Smith tenorrak bolumenarekin juxtu ibili arren, kolorea duen ahotsa azaldu zuen, eta oso ziur agudoetan. Haren bikote protagonista E. Magee sopranoak ahotsaren indarra eta, zabalkundearen gainetik, lerro kantuan dramatismoa eta lirismoa zabaldu zituen, goi mailako interpretazioan; T. Hakala baritonoa intonazioan, vibratoan eta lerro kantuan oso ondo ibili zen; asko gustatu zitzaigun Mayer mezzoaren tinbre atsegina, gustua eta kantu lerro gozoa. Gainontzeko abeslariek, Ubietak, Martinsek, De Diegok eta Gijsbertsenek ondo bete zuten beren rol txikia, baina ederto antzeztu zuten eszenak eskatzen zuen erronka, esaterako, Commedia dell'Arte-ko eszenan... Bi abesbatzen interpretazio laburrek bermatu zuten lan osoaren kalitatea. Eta Willy Deckerren eszena ikusgarria eta dotorea izan zen. Freud-en ametsen interpretazioa adierazteko bi zatitan partitu zuten agertoki handia: hurbilean, bizitza erreala, eta, han hondoagoan, amesgaiztoen joan-etorriak. Adibidez, maisulanak izan ziren agertoki horretan lortu zituen erlijioaren prozesio argiztatzeak, arropak eta mugimendu mantsoak eta sabaia eta lurzoruaren okertzeak, ametsen mundua adierazteko asmoz.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Sara Azurza abeslaria, bere <em>Hemen berriro</em> diskoa aurkezteko argazki batean. ©ZART KOLEKTIBOA

Emozioak akordeen oinarrian

Miren Mujika Telleria

Sara Azurzak 'Hemen berriro' diskoa kaleratu du, Zart kolektiboarekin. Bizitzaren ziklo emozionala du ardatz diskoak. Askotariko musika estiloak tartekatu ditu kantuetan

Aintzane Galardiren <em>Bakardadearen aintzira</em> poemarentzat Udane Ansak sortutako irudia. ©UDANE ANSA

Poemak urik gabeko itsasoei

Ainhoa Sarasola

Hainbat poetak Ilargiari idatzitako olerkiak biltzen ditu 'Mare' liburuak, ilustrazioz jantzita. Beste hainbat testu luzeagok eta abesti batek osatzen dute proiektua

Judith Jauregik hainbat konpositoreren obrak interpretatuko ditu jaialdian. ©BERRIA

Literatura izango du ardatz Bilboko Musika-Musica jaialdiak

Erredakzioa

Martxoaren 3tik 5era, 70 kontzertu egingo dituzte Arriaga antzokian eta Euskalduna jauregian. Festibalak 1.400 musikari bilduko ditu

Maria Schneider, 2019an, Donostiako Jazzadiaren aurkezpen batean. ©Gorka Rubio / Foku

Maria Schneider eta Brad Mehldau Gasteizko Jazzaldian izango dira

Mikel Lizarralde

Uztailaren 3tik 8ra egingo den 46. jaialdirako baieztatu dituzten lehenengo bi artistak dira.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.