Albistea entzun

Komunikazioa

Hedabideak ere, grebari begira

Twitterren #i26greba eta #grebaorokorra etiketekin dihardute, eta irratiak erne dira tokiko berriak lantzeko
Gazte bat greba orokorrera deitzen duen kartel bat eskuetan, Donostian, sindikatu abertzaleek larunbatean eginiko manifestazioan.
Gazte bat greba orokorrera deitzen duen kartel bat eskuetan, Donostian, sindikatu abertzaleek larunbatean eginiko manifestazioan. GARI GARAIALDE / ARP

Ainhoa Arano -

2012ko irailak 25 - Donostia

Kamerak, mikrofonoak, webguneak, sare sozialak, tokiko berriemaileak eta, arma nagusiak, sakelako gailu inteligenteak. Denak prest, denak energiaz kargatuta daude bihar, euskal gehiengo sindikalak deituta, Hego Euskal Herrian egingo den greba orokorraren berri zabala eskaintzeko.

Langileek hala erabakita, bihar BERRIAk ez du paperezko egunkaririk argitaratuko, baina kazetariek grebari gertutik erreparatuko diote Berria.info-n eta Berriketan.info sare sozialean.

Hamaika TBk ere mobilizazioen berri emanen du, hiru albistegi berezirekin. Eguerdian, lehen adierazpenak eta datuak jasoko dituzte eta, 14:00etako albistegian, Bilboko, Donostiako eta Gasteizko manifestazioen berri emanen dute. Hirugarren albistegi berezian, arratseko seietan, sindikatuen balorazioak bilduko dituzte. Bukatzeko, 20:00etan, eguneko protesten laburpena egingo dute. Bestalde, egun guztian gaiarekin loturiko hainbat erreportaje emango dituzte.

Sarean, #grebaorokorra

Interneten hainbat ekintzailek http://greba.euskalherrian.info/ atariari bizia eman diote berriro grebaren inguruko informazioak jasotzeko. 2011ko urtarrilaren 27ko greba orokorrerako sortu zuten bloga eta greba orokorrari buruzko gune alternatiboa izan nahi du, herritarrek elikatzen dutena, alegia. Azkeneko bi greba deialdietan, GO erreportariak kalera atera dira, tokiko informazioa zuzenean zabaltzeko.

Grebaren aurreko egunetan, #grebaorokorra eta #i26greba etiketak ari dira erabitzen Twitter sare sozialeko erabiltzaileak edukiak partekatzeko.

Irratiak, mobilizazioen ahotsa

Euskal Herriko irratiek arreta berezia jarriko dute tokiko mobilizazioetan. Info 7 irrati libreak goizetik eta eguerdia bitartean, industriagunetan eta eskualdeetan grebak izandako jarraipenaren datuak emango ditu; baita politikari eta sindikatuen hitzak jaso ere. Eguerdian, hiriburuetako manifestazioekin bat egingo dute, eta Bilboko ekitaldi nagusia zuzenean emango dute. Arratsaldean, bertan behera geldituko dira emisioak.

Nafarroako Euskalerria irratiak bi albistegi berezi eginen ditu, 08:30ean eta 13:30ean. Iruñerrian, Eguzki Irratiak programa- zio berezia eskainiko du. Goizeko zortzietatik hasita, orduero berri nagusiak bilduko dituzte eta zenbait gizarte eragileren iritziak bilduko dituzte. Arratseko seietan eta gaueko hamarretan, egunaren laburpena eginendute.

Zintzilik Errenteriako irrati libreak ere (Gipuzkoa) emanaldi bereziak egingo ditu, 10:00etan eta17:00etan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.