Futbola. Poloniako eta Ukrainako Eurokopa: C multzoa

Espainiak ezin du hutsik egin Irlandaren aurka, multzoko lehen postua nahi badu

Imanol Magro Eizmendi.
2012ko ekainaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainia egungo Europako eta munduko txapeldunak berriz ere titulurako hautagai dela erakutsi behar du gaur Irlandaren aurka. Aurkariak baino hobea da, eta ezin du hutsik egin lehen sailkatu gisa aurrera egiteko. Vicente del Bosquek hasieratik aurrelari petoa erabiliko duen ala ez da zalantza, taldeak gola sartzeko arazoak baititu. Gaiak eztabaida handia sortu du Espainian. Irlandari dagokionez, ate zuloan sartuta, ez zuen itxura onik eman estreinako partidan, eta Giovanni Trapattonik gaur eskema «erasokorragoa» erabiliko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.