Futbola. Poloniako eta Ukrainako Eurokopa: A multzoa

Txekiak du presio guztia: aukerarik gabe geratuko da, Greziaren aurka galduz gero

Txekiarrek oso itxura eskasa eman zuten Errusiaren aurka; greziarrek konplitu egin zuten Poloniaren aurka

Julen Etxeberria.
2012ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Zortzi urte joan dira Greziak eta Txekiar Errepublikak Portugalgo Eurokopako finalerdietan elkarren aurka jokatu zutenetik. Greziak irabazi zuen partida, eta ondoren, titulua. Denboraren iraganak ez die mesederik egin ez greziarrei ez txekiarrei. Orduan baino koska bat beherago daude biak ala biak, batez ere Txekia. Multzoko estreinako partidan geratu zen agerian, Errusiak astindu ederra eman baitzion. Jakina zen Txekiako selekzioa ez dela lehengoa, baina ez zen espero horren itxura eskasa. Ez da harritzekoa minduta egotea Txekiako jokalari, entrenatzaile eta zaleak. Jokalariei dagokie gaur itxura hori hobetzea. Ez da zaila izango.

Greziak, ordea, ez du itxura hobetzeko premiarik, lehia itxurosoa jokatu baitzuen Poloniaren aurka, eta puntu bat lortu. Txekiak du presio handiena, galduta aukerarik gabe geratuko litzatekeelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.