Kritika. Musika

Ondo baino hobeto

2013ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
Bilboko Eliz Musika Jaialdia

Parte hartzaileak: Lachrimae Consort, Mozarteum Salzburg eta Moskuko Musica Viva. Non: Bilboko Gizakunde Elizan. Noiz: martxoaren 23, 25 eta 26an.

Amaitu da Bilbao 700-Millenium Fundazioak urtero antolatzen duen Eliz Musika Jaialdia etanota oso onarekin gainera,bai ekarritako taldeek erakutsi duten kalitate handiagatik,bai publikoaren harrera beroagatik.

Izan ere, Philippe Foulonek zuzentzen duen Lachrima Consort bakarra da munduan Barrokokoinstrumentuak berreskuratzeagatik : Orfeoko biola, biolin d´amore, biola eta txelo all´inglese, lyra-biolak... den-denak soka sinpatikoekin eginda daudenak, hau da, zuzenean jotzen ez diren sokekin etazuzenean jotzen diren beste soken erresonantziaren eraginez —sinpatiez— dar-dar egiten dutenekin. Horrela sortzen den soinuak tinbre berezia du, alegia, suabeagoa, espiritualagoa, akaso. Bilboko agerraldian, zortzikoteak Europako Aro Barrokoko kantaten harira ahots eta amodiozko instrumentuentzat egindako egitaraua jorratu zituen, eskarmentu handiko baxuarekin, Iñaki Fresan iruindarrarekin, hain zuzen. Nire ustean, jaialdiko saiorik espezializatuena izan zen, maila handiko joleekin egina. Fresan baxuak ez dauka Barrokoa kantatzeko estiloa —fraseoan, gurguiluetan...— baina, baritonoaren mailan erregulartasuna adieraziz, irakurketa zehatza egin zuen kantaldian zehar.

Hurrengo saioan, Salzburgeko Mozarteum Unibertsitateko Ganbera abesbatzak abestu zuen, Herbert Böck zuzendari zelarik. Musikagintzan aditu eta jole apart diren26 gazteko abesbatza da. Egitarauan, Alemaniako erromantizismoko eliz kutsuko piezak abestu zituen, bi salbuespenekin: nazioarte mailan entzute handiko Jabi Busto hondarribiarraren Stabat Mater zoragarria eta beste pieza Knut Nystedt norvegiarrarena.Gazteek dena menperatzen zuten musika kantatzeko unean: afinaketa gardena, enpastea, abes-teknika, musikaltasuna, etab. Baitaahotsen kalitatea ere.

Jaialdiko azken emanaldian, ustekabea! Moskuko Musica Vivaganbera orkestra, Alexander Rudin zuzendari zelarik, Barrokoko Mendebaldeko eliz musika jotzen, etxeko Ingartze Astuy koloratura mezzoarekin. Exijentziazko egitarauaren aurrean indarra, diziplina eta goi teknika adierazi zituzten errusiar musikariek, Rudin txelo bakarlariarekin. Era berean, Ingartze Astuyk erdi bolumenekoahotsarekin, goi teknika kantu barrokoan eta afinaketa zehatza, zein dinamika paregabeak eta itxura dramatikoak haizeratu zituen, Luigi Bocheriniren Stabet Mater-en Bilboko ustezko estreinuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.