Albistea entzun

Donostiako 60. Zinemaldia. Kritika. Sail Ofiziala

Tragedia italiar bat Bosnian

Gontzal Agote -

2012ko irailak 27

'Venuto al mundo'

Zuzendaria: Sergio Castellitto. Aktoreak: Penelope Cruz, Emile Hirsch. Herrialdea: Italia-Espainia. Iraupena: 125 minutu

Aurtengo Sail Ofiziala ematen ari zen maila ona guztiz makaldu du Sergio Castellitoren filmak. Aktore eta zuzendariak ez du asmatu gertaeraz beteriko liburua pantailara eramaten, eta lortu duen emaitza zinez tristea da.

Luze egiten dira bi orduak; izan ere, kontu asko, gehiegi, sartu nahi izan ditu italiarrak, gehientsuak tragedia kutsua dutenak: Balkanetako gerra, lagunen heriotzak, bortxaketak, seme-alabak izateko eta adoptatzeko ezintasuna, dibortzioa… Eta, nahitaez, gauzak ziztu bizian ematera behartzen du, kontu bat bestearen atzetik etorriko da, arrapaladan, inongo sakontasunik gabe, eta ikusleari batere atsedenik eman gabe.

Sekuentzia kateatuen sorta da Venuto al mondo, eta ez du horien artean batere koherentziarik josten; behin eta berriz sortuko diren hutsune narratiboak flashback-en bitartez disimulatzera mugatuko da. Tarteka, zuzendaria ikusleaz errukitu eta ikusten ari den abiada handiko tragedian atseden pittin bat emateko asmoz, bideo musikal batzuk tartekatuko ditu, itsasoaren irudi iradokitzaileak eta AEBetako musikari ezagunen bat, dela Nirvana, dela Bruce Springsteen.

Sarajevoko setioa eta hari lotutako gerra gordina ezerezean utziko ditu filmak, kartoizko gerra batekin ordezkatuko ditu: eztanda pare bat eta ero itxura duten milizianoekiko plano batzuk. Gerra amaituta, oso bestelako Bosnia agertuko zaigu pantailan: bidaia agentziek turismoa sustatzeko erabiltzen dituzten promozio bideoen antzekoak dira irla liluragarriaren airetik hartutako irudiak.

Hanka-buztanik ez du, guztiz zentzugabea da Venuto al mondo, sinesgaitza eta eskasa. Azken minutuak aurreko guztiaren apokalipsi kontzentratua dira, orduan ernatu ginen ikusleok, eta irriak hasi ziren, hain justu filmak kontrakoa lortu nahi zuenean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Larunbatean hasiko da <em>Bizirik</em> lanaren aurkezpen bira, Donostiako Dabadaba aretoan. ©BENGO

Norbere burua barkatu artean

Uxue Rey Gorraiz

Aitor Bengoetxea 'Bengo' musikariak lehenengo lan luzea eman du: 'Bizirik'. Zortzi kantu bildu ditu; hiru kolaborazio tartean. Larunbatean hasiko du kontzertu bira, Donostian

Inauteri giroan murgilduko du herria festibalak. ©GUILLAUME FAUVEAU

Inauterietako dantzak eta musika batuko ditu Hartzaro festibalak

Berria

Otsailaren 10etik 21era egingo dute Uztaritzeko jaialdia, udaberriari ongietorria emateko asmoz

Rakel Esparza, Juan Mari Aburto, Fernando Perez eta Barbara Epalza, gaur goizean, Bilboko Azkuna Zentroan, urteko programazioa aurkezten. ©AZKUNA ZENTROA

Zortzi erakusketa hartuko ditu aurten Bilboko Azkuna zentroak

Olatz Enzunza Mallona

Erakusketez gainera, beste 200 jarduera baino gehiago programatu dituzte.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.