Albistea entzun

Antzerkizale Sarea jarri du abian EHAZEk, egiten diren lanei ibilbide bat emateko

Gilkitxaro, Bina-bina, Txirene, Kukuka eta Koldarrak taldeen emanaldiekin osatu du irail eta urriko egitaraua
EHAZEko kideak, sare bat irudikatzen, atzo Usurbilen egindako aurkezpenean.
EHAZEko kideak, sare bat irudikatzen, atzo Usurbilen egindako aurkezpenean. LANDER FDEZ. ARROIABE / ARGAZKI PRESS

Juan Luis Zabala -

2012ko urriak 5 - Usurbil

Zarauzko antzerki taldea Oiartzunen, Oiartzungoa Lasarte-Orian, Lasarte-Oriakoa Donostian, Azkoitikoa Usurbilen… Antzerkizale Sarearen programazioak hurrengo egunetan eskainiko dituen emanaldietako mugimendu horiek ederki islatzen dute EHAZE Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkarteak sare horrekin zer lortu nahi duen, Alex Tello EHAZEko Sustapen taldeko kideak azaldu duenez. «Herriz herri giro baten premia dagoela ikusten dugu. Programazioaren kopuruek behera egin dute, obrak estreinatzen dira, baina gero ez daukate emanaldirik… Antzerkizale Sarearen helburuetako bat da estreinatutako obrek ibilbide bat izan dezaten lortzea».

Horrekin batera, «herrietan giro bat sortu» eta «zaleek astero-astero zaletasunarekin eta maitasunarekin egindako euskal antzerkia aurkitu ahal izatea» ere nahi dute. «Antzerkizaleen, antzerki taldeen eta antzerkiaren eragile eta babesleen arteko elkarlana beharrezkoa izango da horretarako». Ekimenaren barruan talde amateurrek zein profesionalek hartuko dute parte, azken batean euskal antzerkia indartzea baita garrantzitsuena.

Irailaren amaieran jarri zen abian Antzerkizale Sarearen egitaraua Andoaingo Bastero aretoan, Bilboko Gilkitxaro taldearen 8 begi obraren emanaldiarekin. Urrirako lau emanaldi daude programatuta; sarrerak oso merkeak dira: hiru euro baino ez. Oraingoz, emanaldi guztiak Gipuzkoan programatu dira —eta Gipuzkoako taldeekin, Gilkitxaroren kasuan izan ezik—, baina aurrerantzean gainerako herrialdeetara zabaltzeko asmoa dute.

Azkoitiko Koldarrak taldearen emanaldia estreinaldia izango da. Koldo Campos idazlearen Izan bedi emakumea emango du Koldarrak taldeak Usurbilen, hilaren 26an. Latinoamerikako hainbat lekutan arrakastaz emandako obra da, orain euskarara itzulita aurkeztuko dutena.

Urte osoko egitaraua

Datorren urtean, 2013an, «urte osoko egitaraua josten» ahaleginduko direla agindu dute EHAZEko kideek. «Egon, badago antzerkia, baina lotura bat falta dela iruditzen zaigu, eta sarearen asmoa lotura hori gauzatzea da», azaldu du Tellok. «Denborarekin, ekimen honek indarra hartu ahala, gero eta talde amateur gehiago izatea espero dugu. Egia da antzerki lan batzuk urtean behin egitekoak direla, ikasturtearen amaieran, baina beste batzuek bilatzen dute ibilbide bat, eta merezi dute. Horiei beren obra zabaltzeko aukera eskaintzen saiatuko gara».

Antzerkizale Sarearen irail eta urriko programazioa amaitu eta gero ere, urtea amaitu arteko tartean ez du zeregin faltarik izango EHAZEk: azaroaren 3an Antzerkizale Eguna ospatuko da Usurbilen, Antzerki zaitut leloarekin, EHAZEk Usurbilgo Noaua! Kultur Elkartearen eta Txerriki antzerki taldearen laguntzaz antolatua. Ondoren, EHAZEk Azpeitiko Antzerki Topaketetan parte hartuko du —han emango da Antzerkizale Saria— , eta abenduan Durangoko Azokan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ahomentan: Agertoki berri baterako lanak

Agertoki berri baterako lanak

Itziar Ugarte Irizar

Badira zenbait auzi behin eta berriz agertzen direnak kulturgileen ahotan, maiz urgentzia forman; dela sortzaileen prekaritatea, dela euskal kulturaren bazterreko egoera. Epe motzean horiek beste leku batean ezartzeko mugimenduak bidean dira, baina badira askatu gabeko eztabaidak ere.

Joxean Muñoz Otaegi eta Amagoia Gurrutxaga Uranga, Donostian. ©Maialen Andres, FOKU

Agertoki berri baterako lanak

Itziar Ugarte Irizar

Badira zenbait auzi behin eta berriz agertzen direnak kulturgileen ahotan, maiz urgentzia forman; dela sortzaileen prekaritatea, dela euskal kulturaren bazterreko egoera. Epe motzean horiek beste leku batean ezartzeko mugimenduak bidean dira, baina badira askatu gabeko eztabaidak ere.

Hazia musikaleko dantzariak, entseatzen, Errenteriako Dantzagunean (Gipuzkoa). ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Kooperatiben aitzindariaren fruitua

Andoni Imaz

Gontzal Mendibil musikariak Jose Maria Arizmendiarrieta kooperatiben sustatzailearen bizitza kantu bihurtu du, 'Hazia' musikala sortzeko. Datorren irailaren 17an estreinatuko dute, Arrasaten.

'Orelhas' irudia. ©Alex Rozados.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Juan Luis Zabala

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.