Analisia

Krisiaren gainetik, Musika (eta II)

2013ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
Asko dira aurtengo Musika-Musica jaialdian jorratu diren autoreak: denetara 31, Juan Mari Gelbentzurengandik (1819-1886), Xavier Montsalvatge-rengana (1912-2002). Bertan izan dira Frantziako musikariak, Espainiakoak, Kataluniakoak eta Euskal Herrikoak: Gelbentzu, Sarasate, Ravel, Guridi, Almandoz... XIX. mendeko eta XX .mendeko musika klasiko estilo askotakoak igaro dira. Baina, beharbada, egile eta lanen pisuagatik inpresionismo eta nazionalismo estiloak dira, nire ustez, garrantzi handieneko piezak. Kasu batzuetan oso ezagunak dira, beste batzuetan ezezagunagoak. Ezin dugu guzti honen gaineko berririk eman autore horiekiko bitartekari egin digutenen aipamenik egin gabe, hots, musikari, kantari eta zuzendarienik.

Larunbat eta igandeko kontzertu-zurrunbiloaren artean, latz miretsi genuen Pennetier-Pasquier-Pidoux hirukotearen lana. Hauek,eskarmentu handidun jotzaile frantziarrak,oso ondo elkartu zituzten pianoa, biolina eta txeloa, soinu egokia atereaz; hala Maurice Ravelen Trio La minorrean dagoenari, nola Gabriel Faure-ren Trio Re minorrekoari. Etxeko Olatz Saituak aise abestu zituen Joaquin Rodriguez eta Manuel de Fallaren abestiak afinazio zehatzarekin, fraseo egokia eta ahotsaren kontrola dinamika desberdinetan azalduz.Ravelen Vocalise abestian ahots teknikaren alardea egin zuen mesa di voce, gurguilu, vibrato eta inpostazioarekin. Gitarrarekin laguntzaile izan zuen Eugenio Tobalina etxekoak ere egoki lagundu zuen, guztiz txalotua izan zen kantaldian. Gutxiago gustatu zitzaigun ordea etxeko orkestra, Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Gunter Neuhold zuzendari zelarik eraman zuen erritmo geldo samarrarengatik etatinbreen desadostasunagatik,gure Ravelek Esku ezkerrarentzat idatzi zuen piano kontzertuan, Bertrand Chamayou piano jotzaile onarekin. Guk kontzertua oso ondo eramana izan zen Infanta defuntuaren Pavane-rekin hasiko genukeen, eta erdialdera jo orkestra batentzat konplexu samarra den aipatu berri dugun Ravelen lana. Azkeneko Boleroa-ren bikaintasunak altxarazi zuen publikoa eserlekuetatik. Ostera, irakaspena eman zuten Galiziako Real Filharmoniak, Javier Perianezek pianoan eta Paul Daniel zuzendariak Ravelen Piano eta orkestrarako kontzertua sol maiorrean jotzean. Gidariak haizatu zuen zuzendaritza ez da ohikoa, beharbada, harizkoetan gehiago zentratua, baina orkestrak eman zuen soinu sendoa eta ñabardurak kontuan hartzekoak izan ziren. Javier Perianez pianista digitazio boteretsuaren jabe da, proiekzio handiko gaztea, kontsakratua dagoeneko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.