Olivier Assayasen azken filmak distiraz itxi du Cannesko Sail Ofiziala

Denboraren igarotzeaz mintzo da 'Sils Maria', eta Juliette Binoche aktoreak jokatu du protagonistaren rola

Agentziak
Cannes
2014ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Proiektatu dituzte, jada, 67. Cannesko Zinemaldiko Sail Ofizialeko hemezortzi filmak. Olivier Assayas zinemagile frantziarraren azkeneko lana, Sils Maria, izan da azkena, eta lan horri txalo egin zioten, atzo. Pelikulak kontatzen du zinema izar batek nola aurre egiten dion denboraren igarotzeari. Juliette Binoche aktore frantziarrak jokatu du Maria Endersenen, protagonistaren, rola, eta, adituen esanetan, aurtengo zinemaldiko emakumezko aktore onenaren saria irabazteko hautagai nagusia da —2010ean ere eman zioten, Copie conforme egindako lanagatik—. Hain zuzen, gaur iluntzeko galan banatuko dituzte film onenaren Urrezko Palma eta gainontzeko sariak.

Sail Ofizialaren barruan eman zuten, aldi berean, Andrei Zvyagintsev errusiarraren Leviathan, eta hari ere txalo egin zioten familia baten tragedia gordinki erakusteagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.