Albistea entzun

Kritika

Kontzertu indargabetua

Jesus Mari Begoña -

2010eko abenduak 18

Musika

BOSen Eguberriko kontzertua

Zuzendaria: Christoph Spering. Lekua: Euskalduna jauregia (Bilbo).

Eguna: Abenduak 16.

Mami handiagoko lanaren falta ikusi diogu Bilbao Orkestra Sinfonikoaren aurtengo Eguberriko Kontzertuari. Nahiz eta egitarauko konpositore gehienak primerakoak izan, eman dizkiguten lanak ez ziren ohiko sasoi honetan eman duten mailakoak. Hasierako G.F. Handelen Errege Su Artifizialetarako musika suitean, HWV 351, Spering zuzendaria bertsio historizistagoa ateratzekotan ibili zen: esaterako, ohikoan joten den baino abiadura gehiago eman zion erritmoari; gero nabarmendu nahi zituen instrumentu taldeak eta perkusioan bordoi-danborra sartu zuen tinbaletik aparte. Bilboko orkestrak ahaleginak egin arren, zuzendariaren atzetik ibili zen pasarte arinetan eta mugimendu horietan metalezko agudoek goietan haizeratu zuten afinazioa ez zen kalitatezkoa izan( hobeto legoke tronpeta barrokoekin?) eta gainera ezaguna da gelaren akustikak ez duela askorik laguntzen talde txikiaren kasuetan... Mozart-en Exultate,Jubilate ospetsuan, K. 158, Olatz Saitua Bilboko sopranoak afinazioa eta kantu teknika erakutsi zituen abesti zailean, bai jauzietan zein gurguiluetan edo fraseo lanetan. Baina uste dut nik ez dela ahotsik egokiena kantu horretarako: bolumen eta zabalkunde gehiago eskatuko genioke trantze horietan. Antzeko zerbait gertatu zen JS. Bachen Cantata BWV 51-an. Aitzitik, eder, etengabeko baxuarekin (txelo,kontrabaxua eta organo positiboarekin) abestu zuenean. Egitarauaren azkenetan, hau da, Max Reger-en Bariazioak eta Fuga Mozarten pieza baten gainean op.132-ean, entzun genuen Bilbao Orkestra Sinfonikoaren biribiltasuna, hots, lan erromantikoan eta sinfonikoan. Baina, maila apalago batean dagoen pieza erakargarrian. Beste aldetik, asko estimatzekoa da Speringen jakinduria eta entrega.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Zetak taldea, azkeneko Herri Urratsen ©Patxi Belzaitz

Zetak, Krav Boca, FM Belfast eta J Martina batu dira EHZ jaialdiaren programaziora

Mikel Lizarralde

Aurretik iragarritako artistez gain, honako hauek ere izango dira Euskal Herria Zuzenean festibalean: Billie Brelok, Daudane, François del Mundo, Ixabe, Nize, Ztah, DIA DJ's, Atzarbale, Sofa, Pisoo & OPH eta Estelle D. Modu horretan, itxita utzi dute ekainaren 30ean, uztailaren 1ean eta uztailaren 2an Irisarrin (Nafarroa Beherea) egingo den jaialdiaren egitaraua.

 ©JON URBE / FOKU

«Tokiko zinema bat pentsatzeak mesede egingo luke»

Andoni Imaz

Zinemaren industriatik aparte dabil Costa eroso, eta bide horren balioa defendatzen du, autore zinema «ustelaren» aurrean. Miresten dituen zinemagileak ekartzen ditu ahotara maiz: «Poesia galtzen ari da».
Maïwenn zinema zuzendaria, duela bi aste, Cannesen. ©MOHAMMED BADRA / EFE
Josu Penades idazlea, atzo, Donostian, eleberria eskuetan duela. ©JON URBE / FOKU

Egarriak asetzeko hiru motibo

Naroa Torralba Rodriguez

Josu Penadesen 'Egarria' eleberria eman du Alberdaniak. Aita-seme batzuk ditu protagonista

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...