Futbola. Poloniako eta Ukrainako Eurokopa: D multzoa

Ezustekorik ezean, bietako batek agur esango du

Ingalaterrak nahikoa du puntu bat lortzea final-laurdenetarako sailkatzeko; Ukrainak derrigor irabazi behar du

Julen Etxeberria.
2012ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Ingalaterrak eta Ukrainak final-laurdenak izango dituzte jokoan gaur, Donetsken (Ukraina). Partida erabakigarria izango da bi selekzio horientzat, ezusterik ezean bietako batek agur esango baitu neurketa amaituta. Gauza bat gertatu beharko litzateke hori ez gertatzeko: Ukrainak Ingalaterrari alde txikiaz irabaztea, eta Suediak astindua ematea Frantziari. Horrela, Ingalaterra eta Ukraina sailkatuko lirateke. Hala ere, oso zaila dirudi hori gertatzea, Frantzia Suedia baino talde hobea delako eta suediarrek ez dutelako ezer jokoan.

Ukrainak irabazi beste aukerarik ez du. Ingalaterra, ordea, egoera samurragoan dago: nahikoa du puntu bat lortzea sailkapena bermatzeko. Gauzak horrela, etxeko taldeak du premia handiena, eta, horregatik, erasokorrago, oldarkorrago jokatuko du. Ingalaterrak badu aukera lasai jokatzeko eta aurkariaren hutsen baten zain geratzeko. Kontraerasora jokatzeko jokalari trebeak ditu, gainera: Walcott, Young, Welbeck eta Rooney. Azken horrek lehen partida jokatuko du UEFAk ezarritako bi neurketako zigorra bete ondoren. Hura gabe txukun ari da Ingalaterra. Ikusteko dago haren ekarpenak on egingo dion taldeari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.