Albistea entzun

Bilduko eta Aralarreko hautetsiek greba egingo dute irailaren 26an

«Inoizko murrizketa larrienei erantzuteko», bat egin dute sindikatu eta eragile sozialen deialdiarekin
Iruñerria herriz herri zeharkatuko du LAB sindikatuaren greba martxak; irudian, hasiera.
Iruñerria herriz herri zeharkatuko du LAB sindikatuaren greba martxak; irudian, hasiera. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS

Xabier Martin -

2012ko irailak 18

Bildu eta Aralarreko hautetsiek lanuztea egingo dute irailaren 26an, egun horretan greba orokorra egiteko sindikatuen deialdiarekin bat eginda. Halaxe jakinarazi zuten atzo Luis Salgado Bilduko hautetsiak eta Asun Fernandez de Garaialde Aralar-NaBaiko hautetsiak. «Erakundeetako kideok dei egiten dugu Espainiako Gobernuak inposatzen dituen neurriei aurre egiteko eta erantzun egokia emateko», esan zuten kargudun publikoek; zerga politikaren inguruan «adostasunak bultzatzeko» eta ekonomiari lagunduko dion «aurrekontu politika egokia zehazteko» greba lagungarria izango delakoan bat egin dute irailaren 26arekin.

Euskal Herriko udal gobernu askotan daude Bilduko hautetsiak, Donostiakoan adibidez, Juan Karlos Izagirre alkatea buru dela; baita Gipuzkoako Foru Aldundiko gobernuan ere, Martin Garitano diputatu nagusia buru. Erakundeetako gobernu ordezkari horiek, Bilduko beste denek bezala, greba egingo dute, aurtengo martxoaren 29ko greba orokorrean egin zuten bezala.

«Espainiako Gobernua, PPren esku dagoen gobernua, herritarren kontra inoiz hartu diren murrizketa eta neurri ekonomiko larrienak inposatzen ari da; eta oraindik gehiago iragarri dituzte», esan zuten. Hori dela eta, Bilduk eta Aralarrek greba egitea erabaki dute, eta, horrenbestez, haien hautetsiek greba egingo dute irailaren 26an.

Harresi sozial indartsu bat

Bilduko eta Aralarreko ordezkarien ustez, «Euskal Herriak, bere etorkizun politikoa ez ezik, ekonomikoa ere eraikitzeko behar duen marko politiko burujabearen aldekoa da» hilaren 26ko greba orokorra. «Burujabetza ekonomikoa behar dugu», esan zuten; «lan arloan eta zerga arloan erabaki propioak hartu ahal izateko» behar da burujabetza hori, egungo eredua «errotik aldatzeko».

Ondorioz, «Hego Euskal Herriko erakundeek» deia egitea erabaki dute, «inposizioei aurre egingo dien harresi sozial indartsu bat» eraikitze aldera. Hain zuzen, uste dute irailaren 26ko grebarekin bat egitea harresi indartsu hori eraikitzeko «beste urrats bat» egitea dela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

HARLAUZA NOIZ ERORIKO ZAIN

Joxerra Senar

Iragan finantza krisiaren eta pandemiaren ondorioz, Espainiako zorra BPGaren %117raino igo da, eta posible da etorkizunean horrek eragina izatea Hego Euskal Herriko finantza publikoetan. Interes tasak igotzen badira edo Espainiak superabita badu, baliteke nabarmen handitzea kupoaren eta ekarpenaren zenbatekoa.
 ©NAFARROAKO PARLAMENTUA
Garbiñe Aranburu (LAB) eta Mitxel Lakuntza (ELA), Gasteizen egindako protesta batean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU
 ©BERRIA

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna