«Zentsurarik gabeko» ahotsen argia
Umetan, Rafael Lozano-Hemmerren arreta bereganatu zuten bere gurasoek zituzten gau klubetako argi dirdiratsuek. Haur horrek berak muntatu du orain, urte batzuk geroago, ahotsak argi bilakatzen dituen makina, New Yorkeko Manhattango 33 eta 40 kaleen azpian dagoen tunelean.
Besteak beste 300 argi, 150 bozgorailu eta anplifikatzaile bat ditu muntatze lan horrek, eta irteerarantz mugituz doan argien dirdira bilakatzen du handik igarotzen diren oinezkoek tunelaren erdiko interfonoan esandakoa.
Erabateko askatasuna lortzea, baina, ez zen erraza izan artistarentzat. Izan ere, New Yorkeko Poliziak gutxienez bost segundoko tartea eskatu zuen pertsona batek hitz egiten zuenetik ahotsa prozesatu bitartean. Berak ez zuen onartu, eta ez dago zentsurarik. Orain, obraren sorkuntza prozesua publikoaren esku dago erabat, eta publikoak eskertu du.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.