Irudia. Baiona

SEASKA ERNE, BERMEAK ALDARRIKATUZ

2013ko otsailaren 7a
00:00
Entzun
Seaskak deiturik, 400 pertsona inguru elkarretaratu ziren atzo Baionan, euskararentzako eta ikastolentzako lege geriza eskatzeko. Banderola elebiduna baliatu zuten, euskaraz eta okzitanieraz; aldarrikatu dute murgiltze ereduek haiei egokitutako legearen beharra daukatela, izan Euskal Herrian, izan Okzitanian, izan Bretainian edo izan Alsazian. Lege horren nondik norakoak aztertu eta lantzeko, bat egin dute murgiltze ereduek eta behar horrekin bat egin duten parlamentariek. «Diputatuek han egin behar dute lana, Parisen», erran zuen Paxkal Indo Seaskako lehendakariak. Mobilizazioak gelditu egingo dituzte oraingoz, konponbidea helduko delakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.