Albistea entzun

Kantonamenduetako hauteskundeak

Kontseiluan, ezkerreko aulkien hiru laurdenak Biarnokoak dira

J. B. -

2011ko martxoak 29 - Baiona

Kontseilu Nagusian gehiengoa ezkerraren esku gelditu bada, biarnesen esku dela erran daiteke, sozialistek dituzten 28 aulkietarik bakarrik zazpi direlako Euskal Herriko kontseilarienak. Herenegun izendaturiko Marie-Christine Aragon (Baiona ekialdea), Henri Etxeto (Baiona mendebaldea), Christophe Martin (Baiona iparraldea), Frantxua Maitia (Garazi) eta Arnaud Villeneuve (Atharratze) sozialistak eta 2008an izendaturiko Guy Mondorge (Angelu hegoaldea) eta Kotte Ezenarro (Hendaia).

Proportzioa ez da berdina, haatik, eskuinarentzat eta zentroarentzat. Dituzten 24 aulkietarik hamalau dituzte Euskal Herrian; hots, erdia baino gehiago. Hori ikusiz, pentsa daiteke Euskal Herriaren eta euskararen ezagupenari buruzko aldarrikapenak ez direla orain arte baino ozenago entzunen aurerantzean Pauen.

Labazee, sozialista jakobinoa

Ikus daiteke aitzinetik Kontseilu Nagusiko presidentea Georges Labazee izango dela. Biarnoko kontseilari horrek postura jakobinoa du, eta maiz «Frantziako beste eskualdeen» heinean mugatzen du Euskal Herria. Bi itzulien artean, EH Baik galdatutako lau galderei eman zizkien erantzunek ontsa erakusten dute haren ikuspuntua. Ez du hartu euskal lurralde elkargoari buruzko eztabaida Kontseilu Nagusira eramateko eta kontsulta bat antolatzeko engaiamendurik. Nahiz zehaztu «garrantzi handia» duela euskararentzat, departamenduan ofizialtasuna adierazteko moziorik ez du hartuko. Euskal Herriak xede duen bake prozesua laguntzeko eta Frantziak manera baikor batez parte harrarazteko zein iniziatiba hartzeko prest zen galdatuta, erantzun zuen «auzia kantonamendua baino haratago doala» erran eta «Frantziako eta Europako politikari lotua den gaia» dela.

Hala eta guztiz ere, Maitiaren edo Aragonen gisa, kontseilari batzuek engaiamenduak harturik dituzte. Horien lana izanen da, beraz, mezu horien entzunaraztea Pauen.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Donostiako Renferen geltokia. ©GORKA RUBIO / FOKU

Beste geltoki bat aldiriko trenen transferentziaren lokarria askatzeko

Xabier Martin

Laster egingo dute Gasteizek eta Madrilek aldiriko trenen eskuduntza gerturatuko lukeen bilera
Senpereko herrriko etxeko oposizioak ere dimititu egin du

Senpereko herrriko etxeko oposizioak ere dimititu egin du

Arantxa Iraola

Urrian hautetsi hainbatek utzi zuten kargua, auzapezaren kudeaketa ereduarekin kritiko

Beatriz Artolazabal eta Ramiro Gonzalez, gaur, Gasteizen ©L. Rico / Efe

Gasteizerako proiektu «kontinuista eta berritzailea» gidatuko duela esan du Artolazabalek

Edurne Begiristain

EAJren Arabako Lurralde Batzarrak Arabako hiru barrutietarako hautagaiak berretsi ditu gaur. EH Bilduk oniritzia eman die Arabako zortzi udalerrietako zerrendaburuei, eta Ahal Dugu-k hiriburuetako hautagaiak aurkeztu ditu.

 ©MARISCAL / EFE

«EAJk 40 urtez egin duen politikan dabil EH Bildu orain»

Xabier Martin

Kupoaren bost urterako akordioa da EAJren legegintzaldiko mugarri nagusietako bat, Sagastizabalen arabera. Nafarroako trafiko eskuduntzari ongietorria egin dio.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...