Familia baten garapena erakutsi du Richard Linklaterrek Berlinalen

Hamabi urte behar izan ditu filmatzeko, eta Ethan Hawke eta Patricia Arquette dira aktore nagusiak

Agentziak
Berlin
2014ko otsailaren 14a
00:00
Entzun
«Familia normal baten bizitza normala errodatu nahi izan dut, eta historiari aurrera egiten utzi nion». Horixe esan zuen Richard Linklaterrek atzo Berlinen, hango zinema jaialdiko Sail Ofizialean Boyhood pelikula aurkeztu eta gero. Zinemagile kanadiarrak —Before Sunrise, Before Sunset, Before Midnight— hamabi urte igaro ditu lana filmatzen, eta, «gutxi gorabehera» , hasierako gidoiari eutsi dion arren, pertsonaiak aldatu ahala hori eraberrituz joan da. Ethan Hawke eta Patricia Arquette aktoreek jokatu dute dibortziatuta dagoen eta bi seme-alaba dituen bikotearen rola.

Ikusleak ikus dezake nola aldatzen den Arquette fisikoki, baita nola bihurtzen diren ongi hezitako nerabeak, haurrak zirela jakintsu ustekoak zirenak. Nortasunak aldatzen dira, bikotekide berriak azaltzen dira, ezkonbizitzako arazoak azaleratzen dira, hausturak... Baina, adituen arabera, aurrez ikusteko modukoa da emaitza.

Bestelakoa da Ning Hao txinatarraren proposamena. Wu Ren Qu (No Man's Land) filmak belatz trafikatzaile batzuen eta abokatu hiritar baten istorioa kontatzen du, eta, western hori garatzeko, Txinako basamortu erraldoi bat aukeratu du kokaleku gisa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.