Albistea entzun

Gorroño: «Bakearen alde egin duten lana da baloratu genuena saria emateko»

Gernikako alkateak epailearen aurrean deklaratu du, Arnaldo Otegiri emandako sariarengatik
Gorroño Gernikako alkatea, besteak beste, EA bere alderdiko idazkari nagusi Urizarrekin.
Gorroño Gernikako alkatea, besteak beste, EA bere alderdiko idazkari nagusi Urizarrekin. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS

Izaro Mendieta - Busturialdeko Hitza

2013ko irailak 14 - Gernika-Lumo

Gernika-Lumoko epaitegian deklaratu du zuen atzo Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkateak, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. «Terrorismoa goratzea eta zuritzea» leporatuta auzipetu dute Gorroño, aurtengo Gernika Sarietako bat Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kideari emateagatik. Alkateak berak epaitegian deklaratu ondoren esan zuenez, Gernika Sarietako epaimahaikideek «aho batez» erabaki zuten aintzatespena Otegiri eta Egigureni ematea. «Bi gizon horiek herri honen bakearen alde eta adiskidetzearen alde egindako lana baloratu genuen; izan ere, uste dut hori dela bakea lortzeko benetako bidea». Era berean, adierazi du ez diola inori opa «tankera honetako egoera egokitzerik, batez ere, herri honen bakearen eta adiskidetzearen aldeko saria emateagatik».

Pello Urizar EAko idazkari orokorrarekin —Gorroñoren alderdiko buruarekin— eta Iñaki Gorroño zinegotziarekin heldu zen alkatea epaitegira. Sartu orduko Urizarrek esan zuenez, alkatearen kontrako auzibideak «ez dauka inongo zentzurik». Haren iritziz, bakearen alde egindako lana saritu zuten; hortaz, prozesuak ibilbiderik ez duela izango deritzo. «Justiziak justizia izan behar badu, horrela izan dadila, eta auzia bertan behera gera dadila».

Zentzugabekeriatzat jo du EAko idazkari orokorrak alkatearen kontra zabaldutako prozesua, «azken finean, elkarrizketa edo hitza jartzen delako auzibidean». Haren hitzetan, «Gernika-Lumoko Udalak Arnaldo Otegi eta Jesus Egiguren saritzea erabaki zuten, elkarrizketa erabiltzen zutelako arazo zail bat gainditzeko, Euskal Herrian normalizazioa eta bakea lortzeko. Hor ikusten du Madrilek delitu zantzua, eta hori Euskal Herriko ikuspegitik zoramena da, eta, hein handi batean, ekimen politikoa ere bai».

EA, EH Bildu eta Udalbitza

EAk, EH Bilduk eta Udalbiltzak agertu diote babesa Gernika-Lumoko alkateari, eta ordezkariak bidali zituzten atzoko auzi saiora. Pello Urizarrez gain, Bizkaiko EAko koordinatzaile Joseba Gezuraga, Mertxe Aizpurua Udalbiltzako presidentea, Iratxe Lopez de Aberasturi Udalbiltzako presidenteordea, Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramalea, Muxikako alkate Aitor Goldaraz eta Busturiko alkate Miren Fatima Malaxetxebarria izan ziren, besteak beste, Gernika-Lumon. Udaleko zenbait zinegotzik ere babestu zutean alkatea; besteak beste, Iñaki Gorroñok, Espe Uriartek eta Goizargi Etxeandiak.

Apirilaren 26an banatu zituzten Gernika Sariak, bonbardaketaren urteurrenean bertan. Otegik ez ezik, Jesus Egiguren PSE-EEko kideak ere jaso zuen saria. Biek «bakearen alde egindako ekarpena» eskertzea zeukan helburu sariak. Handik hilabetera aurkeztu zuen salaketa Dignidad y Justicia elkarteak Espainiako Auzitegi Nazionalean. Salaketan, Otegi «ETAko kide izateagatik» zegoela espetxeratuta nabarmendu zuen elkarteak, eta, hala ere, «saria ematea, goraipatzea eta jendaurreko omenaldia egitea» erabaki zutela. Gernika-Lumoko Udalak, Gernika Gogoratuz bakearen aldeko aztertegiak, Kultur Etxeak eta Bakearen Museoak osatzen dute Gernika Sarien epaimahaia, eta elkarteko horietako ordezkariak ere izan ziren sari banaketa ekitaldian.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Pablo Gonzalezen behin-behineko kartzelaldia luzatzeko eskatu du Poloniako Fiskaltzak

Pablo Gonzalezen behin-behineko kartzelaldia luzatzeko eskatu du Poloniako Fiskaltzak

Jone Arruabarrena

Kazetariak ihes egiteko arriskua dagoela argudiatu du fiskaltzak. Abuztuaren 23an erabakiko dute proposamena onartuko duten edo ez

'Gernika' koadroaren erreprodukzio bat, Gernikan (Bizkaia). ©Luis Tejido / EFE

Baliteke Gernika memoria toki izendatzea memoria historikoaren lege berriarekin

Lide Egizala Urteaga

Legeak «errepresioarekin eta indarkeriarekin» lotura duten lekuen zerrenda bat egitea aurreikusten du. Ezkabako gotorlekua eta Donostiako Cumbre jauregia memoria toki izendatuko dituzte, eta zerrenda osatzen ari dira hainbat elkarte.

Eneko Goia Donostiako alkatea, artxiboko irudi batean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Eneko Goiaren gobernukideek baztertu egin dituzte alkateak proposatutako turismo tasak

Iñaut Matauko Rada

PSE-EEko eta PPko ordezkariek Eneko Goiaren proposamena kritikatu dute. Udalerriek kudeatutako turismo tasa ezartzea eskatu dio Donostiako alkateak Eusko Jaurlaritzari.

Elkarretaratzea, gaur, Leitzan. ©Leitzako Txosna Batzordea.

Txosnetan jasotako «mehatxu faxistak» salatu dituzte Leitzan, elkarretaratze batean

Berria

150 bat lagun elkartu dira Faxismoari stop lelopean. Pintura gorria bota zuten txosna batera, eta herritar baten aurkako mehatxuak ere agertu ziren.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...