Pierre Lemaitrek irabazi du Goncourt saria

Lehen Mundu Gerratik traumatizatua irten diren bi soldadu dira 'Au revoir là haut' nobelako protagonistak

Agentziak
Paris
2013ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Pierre Lemaitrek irabazi du Goncourt literatur saria, Frantziako garrantzitsuena, Au revoir là haut nobelarekin (Albin Michel). Bigarren bozketa saioan nagusitu zaio Lemaitreren eleberria Frederic Vergerren Arden nobelari (Gallimard); lau boto jaso zituen Vergerren lanak, eta sei, berriz, Lemaitrerenak.

«Nobela poliziakoen mundutik natorrenez, ez nintzen sari hau jasotzeko berezko hautagaia», adierazi du Lemaitrek, saria irabazi duela jakin eta gero. «Nobela herrikoiek eta nobela poliziakoek leku bat dute letren gailurrean. Albiste ona da». Travail soigné, Les Grands Moyens eta Sacrifices eleberrien egileak Lehen Mundu Gerraren ondoren traumatizatuta geratu diren bi soldadu antagonikoren historia kontatu du Au revoir là haut lan sarituan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.