Kritika. Musika

Jaialdi sendoa

2013ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Bilbao Ars Sacrum

Taldea: 'Musica Florea' eta 'Lacrimae Consort'. Non: Bilboko Gizakunde elizan. Noiz: Martxoaren 22a.

Entzute handiko beste eliz musika jaialdiak kili-kolo daudenean murrizketen eraginez,(Cuencakoaren kasua, esaterako), hemen, Bilbao Ars Sacrum-ek eutsi egin dio aurton ere aspaldian lortu zuen kalitateari. Izan ere, lurralde desberdinetatik ekarritako talde espezializatuak izan dira aurten Barroko garaiko eliz musikaren ingurumarietan jolastu direnak. Ondo prestatutako egitarauaren saltsan, jendeak harrera ona egin dio jaialdiari, beharbada, pixkat bat bat beherantz egin arren kopuru aldetik.

Bada, orain 21 urte, Marek Strintzi txelo jotzaile eta zuzendariak Musica Florea izeneko taldea sortu zuen Txekiar Errepublikan. Bere ikerketa historizista garaian garaiko estetika eta iturrietan oinarritu da, eta zentzu horretan, taldeak jatorrizko instrumentuekin, edo haien kopiekin jotzen ditu Barroko garaitik hasi eta XX. mendera arteko doinuak. Gurera ekarri duten lanaGeorg Friedrich Händel-en La resurrezione deritzon oratorioa izan da, haren errepertorioan gutxiago entzuten dena.

Benetan gustatu zaio publikoari taldearen interpretazioa. Egia esan, luzaro zabaltzen den joaldian barrena, hamahiru musikariz osatutako taldeak akats gabekoa dela azaldu zuen: soinua ondo konpentsatua dago, eta zuzendari txelo jotzailearen aparteko jotzeaz batera, bi oboe barrokoak nabarmendu behar ditugu, guztien joaldi onean. Eta ez dago oratoriorik abeslaririk gabe: opera barrokoa balitz bezala, bi zatitan banatzen den piezak sarrera instrumental bi ditu, eta horien ondoren errezitatiboz eta arien artean zabaltzen da lana, abesbatzaren duetoren bat edo beste tartean ditu, baxu jarraitua barne. Horien artean Roman Janalen ahots indartsua eta adierazkortasuna gustatu zaizkigu Lucifer deabruaren rolean, Stanislava Mihalcovaren gozotasuna Magdalenaren rolean, eta Barbara Soikovden ziurtasuna aingeruaren rolean. Donibaneren eta Kleoferen rolak ondo bete zituzten Jan Ondreika tenorrak eta Sylvia Tzimugrova kontraltoak. Dakizuenez, berpizkundearen pertsonaiarik gorena, Jesus, ez da aterako, orduanbekatu mortala eta heresia baitzen horrelakorik egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.