Ming-Liangek erretratu sozial gordina aurkeztu du Venezian, modu geldoan

Philippe Garrelen 'La Jalousie' eta Gianfranco Rosiren 'Sacro GRA' ere eman dituzte zinema jaialdiko Sail Ofizialean

Agentziak
Venezia
2013ko irailaren 6a
00:00
Entzun
«Galduta sentitzen naiz bizimodu garaikideak inposatzen digun abiadurari aurre egin behar diodanean. Uste dut poliki mugitzea dela anabasa horretan bakoitzak bere bidea aurkitzeko duen modu bakarra». Halaxe mintzatu zen komunikabideen aurrean Tsai Ming-Liang jatorri taiwandarreko zinemagile malaysiarra. Jiaoyou / Stray Dogs aurkeztu zuen, atzo, 70. Veneziako zinema jaialdiko Sail Ofizialean. Narratzeko modu ezin geldoagoa erabilita, kontatzen du kale gorrian, txirotasunean, bizi diren aita-semeen istorio gordina. Ikusleak bere lana ez duela baloratzen uste duenez, Ming-Liangek adierazi zuen agian bere azken filma izan dela, gehiago egiteko gogorik gabe utzi dutelako.

Beste bi film aurkeztu zituzten Sail Ofizialean. Batetik, Philippe Garrelen La Jalousie, emakumezko eta gizonezkoen arteko harremanei buruzkoa; eta bestetik, Gianfranco Rosiren Sacro GRA, Erroma inguratzen duten autobideen gaineko dokumentala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.