Albistea entzun

Erreakzioak

Berria -

2012ko irailak 27

Edurne UrrutiaFisioterapeuta

«Greba egin dut, ez dagoelako eskubiderik gertatzen ari dena gertatzeko. Lagun bat, adibidez, lanean aritu da sei hilabetean, eta ez du ezer kobratu. Batzuetan, badirudi gosez hilko garen arte jendea ez dela mugituko».

Juan Alberto ApraizHezkuntzako laguntzailea

«Ezin dira onartu murrizketa hauek, ez politikoki, ez sozialki. Beraz, mobilizatu egin behar dugu, bai greba eginez, bai elkarretaratzeak edo protestak eginez. Geldirik egonda, ez dugu ezer lortuko».

Marina PerezOsasun arloko langilea

«Murrizketak behartsuenei egitearen kontra nago: osasun arloa, hezkuntza edo gizarte laguntzak murriztearen kontra. Eta osasun arloko sindikatuek ez dutela grebara deitu salatzen dut; klase pribilegiatua dirudi».

Hassan AaliaLangabea

«Militante saharar bat naiz, lurralde okupatukoa. Hamar hilabete daramatzat hemen, greba dagoela jakin dut eta egokia iruditu zait eskubideen aldeko borroka. Lan baimena badut hemen, baina lanik gabe nago».

Juan Martin ZarragaErretiratua

«Gero eta okerrago gaude, eta artaziak prest daude zaharrentzat ere. Zerbait egin behar dugu. Beldurra ematen du datorrenak. 50 urte kotizatzen egon ondoren orain ezin bagara bizi ere egin...».

Unai AlonsoIkertzailea

«Ikertzailea naiz, EHUn, eta, azken boladan beka eta ia-ia diru iturri guztiak kendu egin dituzte. Hemen laguntza pixka bat gehiago dago, baina Espainiako Estatuan ez dago ia laguntzarik. Horregatik nago hemen».

Rikardo PadillaIrakaslea

«Goizeko mobilizazioetan egon naiz, baina gero lanera noa. Eskolan gutxieneko zerbitzuak betetzera behartzen gaituzte, eta ez nago ados; sindikatuek ez lukete onartu behar. Protesta egiteko, ez dut grebarik egingo».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ontzi bat Bilboko portuan sartzen ©Luis Jauregialtzo (Foku)

Esportazioak pandemia aurreko kopuruetara itzuli dira

Jokin Sagarzazu

Petrolio olio finduak, ontzigintza eta siderurgia nabarmentzen dira. Autogintzak ere egin du gora, Araban bereziki; Nafarroan, aldiz, behera.

EAJko buru Andoni Ortuzar eta CEOEko buru Antonio Garamendi. ©LUIS TEJIDO / EFE

EAJk berretsi du ez duela abstentziora joko ez bada lan itunen lehentasuna aldatzen

Xabier Martin

EAJko presidente Andoni Ortuzarrek esan du ez dela egongo «abstentzio taktikorik» eta ez duela «pasatzen utziko»,  «sinplea eta erraza» delako erkidegoetako lan hitzarmenen nagusitasuna jasotzea erreforman. CCOOko buru Unai Sordok dio bi urte gelditzen direla legegintzaldian «aldaketak egiteko».

Sidenorreko behargin bat, lanean, Basauriko fabrikan. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Basauriko Sidenorren lan ituna adostu dute, eta KPItik behera igoko dituzte soldatak

Xabier Martin

LSB-USO, Senda de Ugarte, UGT eta CCOO sindikatuek 2026. urte arteko lan hitzarmena egin dute zuzendaritzarekin, eta soldatak %2,5 igoko dira aurten.

Guggenheimeko garbitzaileek Bilbon egin duten manifestazioa. ©Monika Del Valle / FOKU

Guggenheimeko garbitzaileek babesa eskatu diete hura diruz hornitzen duten erakunde publikoei

Imanol Magro Eizmendi

223 egun daramatzate greban, eta Jaurlaritzak esku hartzea erabaki du, baina, oraingoz, artekari moduan bakarrik

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.