Ekainaren 20an plazaratuko dute Fernandez Iradiren ebazpena

Prokuradorea zigorra etetearen aurka azaldu da, eta ez ditu aintzat hartu osasun irizpideak Iradi karrikan uzteko

Aitor Renteria.
Baiona
2014ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
Ibon Fernandez Iradi euskal preso politikoak espetxe zigorra eteteko egindako eskaria aztertu du epaileak, eta ekainaren 20an plazaratuko du ebazpena. Fernandez Iradik esklerosi anizkoitza du; lehen aztarnak 2010. urte bukaera aldean atzeman zizkioten, Espainiako Valdemoroko presondegian zegoelarik. Geroztik, eritasunak okerrera egin du. 2013ko urtarrilean, diagnosia berretsi zuten sendagileek. Presoaren osasuna eta hura espetxean edukitzea bateraezinak direla iritzita, zigorra eteteko eskatzea deliberatu zuten presoak eta haren abokatuek. Frantziako Kouchner Legea edo 2002ko martxoko legearen neurrietan oinarritu dira eskaria egiteko. Prokuradoreak Fernandez Iradiren espetxe zigorra etetearen aurka egin du, eta azaldu espetxean berma diezaioketela tratamendua.

Joan den larunbatean 350 pertsona bildu ziren Baionan, Fernandez Iradiren zigorra eteteko eskatzeko egin zen giza katean. Bertzalde, osasun arloko 95 sendagile eta erizainek Fernandez Iradi libre uzteko agiria izenpetu dute. Eragileen iritziz, Fernandez Iradik ezin ditu presondegian jaso eritasunak eskatzen dituen artak. Osasun egoera eta presondegian atxikitzea batera ezinak direla iritzita, zigorra eteteko eskatu dute. Gisa berean, ETAren borroka armatua bertan behera gelditurik, aro berri bat ireki dela nabarmendu dute. Fernandez Iradiren aurkako zigorra etetea bakearen eta gatazkaren konponbidean egindako urratsa litzatekeela erran dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.