'Gerrak ez du izenik' kaleratu dute Leire Bilbao eta Maite Mutuberriak

Lan horrekin album ilustratuen Etxepare saria irabazi zuten ekainean idazleak eta ilustratzaileak

Erredakzioa
Iruñea
2013ko urriaren 31
00:00
Entzun
Leire Bilbao idazlearen eta Maite Mutuberria ilustratzailearen Gerrak ez du izenik album ilustratua argitaratu du Pamiela argitaletxeak. 1937ko martxoko Durangora darama irakurlea liburuak. Han Mirentxu aurkituko du, amona hil ziotenetik eta aita frontera joan zitzaionetik hitz egiteari utzi dion neskatoa. Lan horrekin album ilustratuen Etxepare saria irabazi zuten joan den ekainean bi egileek. Epaimahaia Aitziber Alonso, Yolanda Arrieta eta Mikel Valverdek osatu zuten. «Egileek ederki uztartu dituzte hitza eta irudia, sentimenak eta gertaerak, errealitatea eta fantasia, gerra ororen ezaugarriak agerira atereaz: gosea, beldurra, tristura…», epaimahaikideen iritziz. «Eta argazki errealez eta irudi marraztuez osaturiko planoez baliatu dira, hitzari arnasa eman eta kontrapuntu egiteko, biziraupenerako dei ozen bat osatuz, harmoniaz beteriko album ilustratu honetan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.