Albistea entzun

Donostiako 60. Zinemaldia. Plano subjektiboa

.... gauden denok anai?

Koldo Almandoz -

2012ko irailak 30

Amaitu da 60.a. Ikusitako filmeen mailarekin kontent ia jende guztia. Urtero lez molde anitzeko film ugari. Akaso, arrisku gehiago hartzen duten film ezberdin gutxiago. Sariei dagokionez, zenbat buru, hainbat aburu. Bost Donostia sari. Bostak Hollywood-eko izarrak. Ez al da munduko beste zinemagintzetan halako saria merezi duenik? Bai, jakina badela, baina ikusi nahi al ditugu ahoskatzen ez dakizkigun izenen jabeak alfonbra gorrian?

Errealitatetik ihes egiteko edo errealitate berriak ezagutzeko aukera ez da desagertu. Nahiz eta komunikabideetan hainbeste tokirik bete ez, urte osoan ikus daitezke pelikulak. Datozen asteotan ordea, bestelako pelikula batek beteko ditu komunikabideetako lerro eta orduak. Hauteskundeen matrakak ez digu ia beste edozertarako tarterik utziko.

Katalunian Diada egunean gertatutakoaren harira, Euskal Herrian, abertzaleoi bidea erakutsi digutela entzuten dugu han-hemenka. Abertzaleak elkar ulertu eta gure bide propioari ekin behar diogula zenbatetan aldarrikatu dugu? Kantuak dioen moduan «abertzale izan ezkero gaur, gauden denok anai». Abertzaleon artean, abertzale izate soilagatik ulertu behar horrek, Hegoafrikako Marikana mehatzetan gertatutakoa ekartzen dit gogora. Poliziak 34 mehatzari tiroz asesinatu zituenekoa. Sarraskia gauzatzearekin konformatu ez eta hilketen errua mehatzariei egotzi nahi izan zieten. Gertakizun hartako irudiak apartheid-aren garaiko Catch a Fire, Cry Freedom, A Dry White Seasson edo Goodbye Bafana bezalako filmetatik ateratako eszenak ziruditen. Diferentzia bakar batekin. Telebistako albistegietan ikusi ditugun irudietan, mehatzari beltzei tiro egiten zieten polizietako asko ere beltzak zirela; azala uniformearen azpian gordeta zeramaten beltzak. Bata tokatu zaigun azala da. Bestea, uniformea, aukeratutakoa. Azalak ez du pertsona egiten. Ez Hegoafrikan, ez Madrilen ez eta hemen ere. Abertzale azal kolorea tokatu zaigun askotxo gara, baina abertzale eta euskalduna izatea ez da ezerren bermea. Zein uniforme jantzita daramagun jakitea ere garrantzitsua da.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

1 ©MARISOL RAMIREZ / @FOKU

Berriro ere topagunea da

Ainhoa Sarasola

Iazko etenaren ondotik, aurrez aurrekoa izatera itzuli da Durangoko Azoka, eta, edukiera mugarekin, jendez bete da berriro ere Landako Gunea. Txandaka joan dira sartzen bisitariak, pilaketarik gabe

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Nahikoa lan izan dugu atzerakadari eusten»

Iñigo Astiz

Loiola, festara etorri, eta kulturak harrapatu zuen bere lehen Durangoko Azokan, eta Del Campo sormenerantz bultzatu du pandemiak. Landakon ezagutu dute elkar.

Nerea Ibarzabal bertsolaria, atzo, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoan, Larrabetzun. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Begirada guztiak finalera begira

Olatz Enzunza Mallona

Nerea Ibarzabalek irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa. Horrekin batera, erabakita geratu da finalisten zerrenda

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.