Albistea entzun

Kritika. Musika

Musika arte sakroa

Jesus Mari Begoña -

2012ko apirilak 6

'Bilbao Ars Sacrum'

Non: Bilboko Gizakunde Elizan. Noiz: Martxoaren 28an eta apirilaren 4an.

C arlos Mena kontratenorrarekin eta Sevillako Orkestrarekin, arrakastaz bukatu da musika erlijiozkoari BAS-ek (Bilbao Ars Sacrum) aurten zuzendu dion zikloa. Gauza da oporren hasiera ez dela oztopoa izan, afizioz edo ofizioz musikazale direnek Gizakunde eliza, lepo gainera, betetzeko —nire uste apalean, akustikaren aldetik, eztabaidagarria dena—.

Izan ere, estimatua da Carlos Menak duen teknika buruko ahotsarekin. Bada, Gasteizkoak, Vivaldiren Stabat Mater, altu, hari eta kontinuarako, fraseo atseginak egin zituen, dinamikak mezza voce-raino eraman, eta afinazio txukuna lortu zuen, bai kantu silabikoan zein melismatikoan. Horri gaineratu behar zaio Sacarlattiren Salve Regina-ri eman zion erdi-dramatizazio gozoa eta gardena. Zaleen txalo andanari erantzunez, egia esan eskertzekoa izan zen gure abeslariak egitarautik kanpoko bi opari eskaini zizkigula.

Sevillako Orkestra Barrokoak aldiz, bateratasuna eta bere jakinduria barrokoko estiloarekin sendo lagundu zion abeslariari. Bakarrik jo zuen hasierako Vivaldiren L´Olimpiade Obertura, eta guztiz erakargarria den Charles Avison-en V. Kontzertua Concertos in seven Parts-etik, Scarlattiren erara eginda. Tamalez, nire ustez, akustikak sortzen zuen oihartzun txikiak ez zion askorik lagundu, eta klabea ez zen entzuten.

Zikloaren beste kontzertu batean, berriz, The Mississippi Mass Chor gospel estiloan etorri zen AEBetatik. Hiru ahotsetarako 18 kantariek saio desberdina— klasikoarekin alderatuz —, indartsua eta erakargarria haizeratu zuten pianoaren laguntzarekin. Bi arazo izan zituzten. Alde batetik, haien ahotsak eta gogoak, antza, ez zeuden berotuta; gainera, desafinoek eta bakarlarien ahots eskasak nabarmendu zituzten lehenengo bost abestiak. Bestetik, akustikak areagotu egin zuen estropezua, pianoaren harmonikoen eta abeslarien zantzuen laguntzarekin. Baina behin abeslariek tokiaren epeltasuna eta ahotsen altuera eskuratuta —hein batean behintzat—, gozatu genuen haien ereserki protestanteek duten lilura beltzen espresiobide bereziarekin.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Joaldun bat Ortzaizeko kabalkadan, irailaren 18an. ©PATXI BELTZAIZ

Kultur politikaren eraikuntzan

Joanes Etxebarria

Heldu den otsailaren 4an Euskal Elkargoan kultur politikaren proiektua bozkatuko dute. Proiektuak, eragileen rolak definituz, Euskal Kultur Erakundearena argituko du. Garapen Kontseilua, berriz, ondoko urteetako proiekzioa lantzen hasiko da oraidanik.
Clara Montero Tabakalerako Kultura zuzendaria, eta Ana Teixeira eta Oier Etxeberria erakusketaren komisarioak, atzo, hainbat artistarekin. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Begi bistakoa den armategia

Naroa Torralba Rodriguez

Gaurtik ekainaren 4ra bitarte, Evil Eye erakusketa dago Tabakaleran. Izaro Ieregi eta Azucena Vieites artisten lanak ditu, besteak beste. Jarduera programa bat ere izango du
Claudie Marcel-Dubois eta Maguy Pichonnet-Andral etnomusikologoak. ©Claudie Marcel-Dubois

Bigarren Mundu Gerlaren ondoko grabaketa batzuk, entzungai sarean

Iñaki Etxeleku - Ipar Euskal Herriko Hitza

Frantziako bi ikerlarik 1947an eta 1958an egin euskal kantu, bertso eta soinu grabaketak Interneten entzungai jarri dituzte berriki. Artxibo horiek gehienak aztertzekoak dira oraino.

Bertso Eguna, iaz, Izpuran. / ©Guillaume Fauveau

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...