Komunikazioa

Hedabideek jarraipen zabala eginen diote presoen aldeko manifestazioari

Zuzeneko saio bat emango dute hainbat hedabidek elkarlanean; Twitterren, '#herrira' etiketa erabiliko dute
Irudian, iazko urtarrilean Egin Dezagun Bidea plataformak deituta euskal presoen eskubideen alde Bilbon egin zen martxaren amaiera.
Irudian, iazko urtarrilean Egin Dezagun Bidea plataformak deituta euskal presoen eskubideen alde Bilbon egin zen martxaren amaiera. JON URBE / ARP

Ainhoa Arano -

2013ko urtarrilak 12

Mobilizazio egunetan, bada plataforma bat guztien gainetik nagusitu ohi dena: Twitter. Sare sozialak, unean uneko kontakizuna egiteko eta bertatik bertarako informazioak zabaltzeko aukera paregabea ematen du, eta, milaka erabiltzailerentzat, martxarekin bat egiteko aukera ezin hobea da. Bilboko kaleetako giroa sareratuko dute batzuek, eta bertan egon ez diren herritarrek unean uneko anekdotak eta ñabardurak izango dituzte eskura Twitterren bitartez. Euskal presoen eskubideen alde gaur Bilbon egingo den manifestazioak eguneko Trending Topic zerrendan sartu nahi du. Erabiltzaileek beroketa ariketak egin dituzte jada aurreko egunetan, #U12Bilbora, #U12Herrira eta #U12 etiketen bitartez. Gaurko egun guztian, #herrira etiketa erabiltzea proposatu du Herrira plataformak, mezu guztiak batean bil daitezen.

Zuzeneko irudiak

Manifestazioa zuzenean izango da ikusgai, 16:30etik aurrera, Hamaika telebistan eta, haren bidez, Berria.info webgunean. Ibilbide osoaren berri egingo dute. Hain zuzen ere, BERRIA, Hamaika TB, Info7 eta Naiz hedabideak elkarlanean ariko dira saio berezi hori prestatzeko. Denen artean, Bilbon gertatzen den guztiaren berri emango dute. Goizetik hasita, Herrira plataformak egun osorako hainbat ekitaldi antolatu ditu: kontzertuak, tailerrak, herri kirolak, batukada, puzgarriak, trikitilariak, bertsolariak, eta abar. Ekintza horien inguruko informazio guztia jasoko dute saioan. Bestalde, martxa horretan parte hartuko duten alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozialekin hitz egingo dute. Baita euskal preso ohiekin eta senideekin ere.

Gainera, Hamaika telebistak hainbat gune berezitatik egingo ditu zuzeneko konexioak. Manifestazioaren aurretik, antolatzaileek egokitutako autobus batean izango dira kazetariak. Bestalde, plato bat jarriko dute Bilboko udaletxe parean; bertatik emango dute amaiera ekitaldia. Esan bezala, Hamaika telebistak ez ezik —LTD, Euskaltel eta Internet bidez—, saioa Berria.info eta Naiz.info atariek eta Info7 irratiak ere emango dute zuzenean. Sakelako telefonoen bidez ere jarraitu ahal izango da, Hamaika telebistaren aplikazioari esker.

Irratian eta Interneten, adi

Info7 irratiak hurbiletik jakinaraziko du Bilbon zer gertatzen den. Horretarako, Casillako kioskotik saio berezi bat egingo dute, 16:30etik aurrera. Hainbat gonbidatu izango dituzte bertan: Laura Mintegi EH Bilduko bozeramailea, Ainhoa Etxaide eta Adolfo Muñoz LAB eta ELAko idazkari nagusiak, Ainhoa Aznarez Ahotsak plataformako kidea, Jone Goirizelaia abokatua eta Ane Zelaia eta Fran Balda Herrira mugimenduko kideak. Saio horrekin bat egingo dute Naiz.info-k, Berria.info-k eta HamaikaTBk. Adierazpen eta iritzi ugari jasoko dituzte, eta mikrofonoak irekita izanen dira Bilbon bildutako herritarrentzat. Azkenik, amaierako ekitaldia zuzenean entzun ahal izango da Info7 irratian.

Bilboko hedabideak ere erne ibiliko dira. Bilbokobranka.info atariko kazetariak kalera aterako dira, argazkiak, informazioak, bideoak eta abar biltzera. Era berean, Twitter bidez, momentuko irudiak eta informazioak zabalduko dituzte.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Osasun langileak PCR probak egiten Donostiako Okendo kultur etxean, ostiralean. ©Gorka Rubio/FOKU

500 positibo baino gehiago atzeman dituzte Euskal Herrian

Berria

Bizkaian behera egin dute kasuek: 211 positibo izan dira. Neurriak indartzearen alde agertu dira hiriburuetako alkateak. Ortzaizen, Nafarroa Beherean, hiru pertsonari atzeman diete COVID-19 gaitza.

Neurri bereziak dituen taberna bat, Donostian. ©Gorka Rubio / Foku

Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalariek salaketa jarriko dute gaueko aisialdia mugatzearen aurka

Andoni Rekondo Izagirre

Uste dute «neurrigabea» dela 01:30ean ixteko agindua, eta laguntza ekonomikoak galdegin dituzte.

Bizkaiko zahar etxe bateko egoiliarrak paseoan. ©Marisol Ramirez/FOKU

Bilboko zahar etxe bateko zortzi egoiliarrek positibo eman dute

Olatz Esteban Ezkati-Irati Urdalleta Lete

Gasteizko zahar etxe bat eta Mutrikuko eguneko zentroa itxi egin dituzte.

 ©Raul Bogajo / Foku

Lanbidek Zaramagako eta Laudioko bulegoak itxi ditu, bi langilek positibo eman dutela eta

Andoni Rekondo Izagirre

Bulegoetako gainerako beharginak ere etxera bidali dituzte berrogeialdia pasatzera. Bitartean, tramiteak webgunearen bitartez egin ahal izango dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna