Albistea entzun

Rubalcaba: «Indarkeria oroitzapen hutsa izango da berandu baino lehen»

PSE-EEk aurten 125 urte beteko dituela ospatzeko egindako lehen ekitaldian izan da Barne ministroa
Ares, Lopez, Perez Rubalcaba, Pastor eta Zelaa, Kepa Junkeraren emanaldia txalotzen.
Ares, Lopez, Perez Rubalcaba, Pastor eta Zelaa, Kepa Junkeraren emanaldia txalotzen. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS

Aitziber Laskibar -

2011ko urtarrilak 29

Uneak eskatzen zuen bezala, euskal sozialistentzat hitz politez jositako hitzaldia egin zuen atzo Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko presidenteorde eta Barne ministroak, Bilbora etorrita. Haien ibilbideari egindako gorazarre argia izan zen. Eta baikorra. Etorkizunari baikor begiratzeko arrazoiak badaudela esan zuen, aurreikusten duen etorkizun oparo hori euskal sozialisten «adoreari esker» izan dela nabarmenduta: «Berandu baino lehen, gutxi batzuen indarkeria eta xantaia oroitzapen hutsa izango denean, berandu baino lehen, dagoeneko inork ez duenean pentsatuko demokrazia pistolekin defendatu edo eraso daitekeela, guztiek errespetatzen dutenean herritarrek bakerako duten nahia, gogoratu hori guztia zuok, euskal sozialistok egin duzuen lanagatik izan dela».

Bilbon esan zituen hitz horiek Rubalcabak atzo iluntzean, PSE-EEren kargudun eta militanteez beteta zegoen EITBren egoitzako Multibox aretoan. Hizketaldia zorionak emanda hasi, eta «urte askotarako» izan dadila opatuz amaitu zuen. Horretarako unea zen. PSE-EEren 125. urteurrena ospatzeko lehen ekitaldia.

Euskal sozialistek urte hauetan guztietan egindakoari esker «normaltasunez bizitzeko eskubidea irabazi» dutela adierazi zuen Rubalcabak, hala izango dela ziurtzat emanda. «Eta ez dezala inork abertzaletasunaren monopolioa duen erakustaldia egin; inor ez dadila herri honekiko maitasunaz jabetu». PSE-EEko militanteak «idealekin eta horiek gauzatzeko ideiekin egunero historia idazten» ari direla esan, eta zorionak eman zizkien hargatik.

Egiten ari den lanagatik daude sozialistak Eusko Jaurlaritzan, Rubalcabaren esanetan. «Ezer ez da kasualitatea». Eta «horrenbeste gauza aldatzen ari direlako oso garrantzitsua den garaiean» Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua alderdi sozialistaren esku izateaz poztu zen. «Garrantzitsua da jokoan horrenbeste dagoen garaiotan». Hauteskundeetan ere sozialistek «jokoan asko» dutela ohartarazi zuen.

Hauteskunde kutsua

PSE-EEk aurten 125 urte beteko dituela ospatzeko ekitaldia izan zen arren, hauteskunde kutsua izan zuen nagusi atzokoak. Ostiral iluntzeko ekitaldi politikoak hauteskunde kanpainetakoen itxura hartu zuen. Kepa Junkeraren zuzeneko emanaldiarekin hasi, eta PSE-EEk azken urteetako kanpainetan erabili duen doinuarekin amaitu zen ekitaldia. Patxi Lopez lehendakaria aritu zen Rubalcabaren aurretik. Azken bi urteetan Jaurlaritza berak gobernatu izanaren onurak gorarazi, eta hurrengo udal hauteskundeak espresuki aipatu zituen.

PSE-EEk Jaurlaritza hartuta «Euskadin aldaketa posible zela frogatu» dela esan zuen; sozialistek «behar ziren erreformak» egin dituztela eta aurrerantzean ez dela «ibilitakoa desegiteko gai izango den gobernurik» egongo.

Orain, duela bi urte hasitako aldaketan sakontzeko aukera dagoela ziurtatu zuen Lopezek, eta ez dutela aukera galtzen utziko; udal hauteskundeak horretarako baliatuko dituztela. Ondoren, seguru agertu zen hurrengo lehendakari sozialista izango dela berriz.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Ertzaintza, bi gazte lurrean helduta, atzo, Bilbon. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Ertzaintzak gutxienez zortzi lagun atxilotu ditu Ernairen protestetan

Ainhoa Larretxea Agirre - Paulo Ostolaza

'Larrialdi egoeran gaude' lelopean, mobilizazio jendetsuak egin dituzte. Gazteen egoera iraultzeko, «eraldaketa soziala» aldarrikatu dute
Ernaik deitutako manifestazioa, gaur, Gasteizen. ©Raul Bogajo / Foku

Ertzaintzak Ernaiko zortzi kide atxilotu ditu Bilbon eta Gasteizen

Ainhoa Larretxea Agirre - Paulo Ostolaza

Gazte antolakundeak mobilizazioak egin ditu Bilbon, Iruñean, Gasteizen eta Donostian. Krisia kapitalak ordaintzeko aldarrikatu dute. Bilboko manifestazioaren amaieran gazteen kontra kargatu du Ertzaintzak, eta Gasteizen ere izan dira istiluak. Atxilotuetako bat ospitaleratua izan da.

Euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazioa Gasteizen, urtarrilaren 9an. ©Endika Portillo / Foku

Preso bat gerturatuko dute, eta biri sailkapena malgutuko diete

Jon O. Urain

Lexuri Gallastegi Almeriatik Zuerara hurbilduko dute. Gainera, Karlos Apeztegia Iruñeko kartzelatik Martutenekora eramango dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna