Manifestazioa zuzenean ikusgai 'Berria.info'-n
Goizetik hasita, Herrira plataformak gaurko antolatu dituen ekitaldi guztien jarraipen berezia egingo dute Berria.info-k eta Berria telebistak. Arratsaldean, zuzenean ikusgai izango da webgunean euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa. Saioa 16:30ean hasiko da.
Horrez gain, hainbat kazetari kalera aterako dira, eta Bilboko giroaren berri emango dute Berria.info-n: albisteak, bideoak, adierazpenak, argazkiak eta abar jasoko dituzte. Manifestazioko ibilbidearen mapa interaktibo bat ere izango da webgunean. Bestalde, Berrriketan.info sare sozialaren bitartez, bertatik bertara, une oroko kontakizuna egingo dute BERRIAko sei kazetarik.
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.