Patronatuak urgentziazko bilera egingo du gaur

2014ko apirilaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Itziar Nogerasek Donostia 2016ko zuzendari nagusi kargua bat-batean utzi izanak eragindako krisiari irtenbideak bilatzeko bilduko da gaur Fundazioaren Patronatua. Bilera eguerdian izango da Donostiako Foru Aldundian, eta Espainiako Kultura Ministerioak dagoeneko iragarri du Maria Teresa Lizaranzu haren ordezkaria ez dela bertan izango «atzerrian dagoelako». Nolanahi ere, Espainiako Gobernuak adierazi du Lizaranzu ez egotea ez dela ulertu behar «mespretxu gisa».

Gaurko bileran Nogerasen ordezkoa bilatzeko lehenengo pausoak emango dituzte patronatuko kideek, baina oraindik ez dute argitu lehiaketa publiko bidez hautatuko duten zuzendari nagusi berria, edo kontsentsuzko norbait aukeratuko duten behin-behinean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.