Egile eskubideen gestio elkarteek euren lanaren gardentasuna aldarrikatu dute

SGAEren auziak ez duela «sistema guztia ezbaian» jarri behar azaldu diote Espainiako Kultura ministroari

Agentziak
Madril
2011ko uztailaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euren «irudia garbitzen» lagunduko duen edozer eztabaidatzeko prest. Hala azaldu ziren atzo Espainian egile eskubideak kudeatzen dituzten sei elkartetako ordezkariak —SGAE eta artista plastikoak elkartzen dituen VEGAP ez beste guztiak—, Angeles Gonzalez-Sinde Kultura ministroarekin egin zuten bileran. SGAEn ustez gertatutako diru desbideratzeak «Espainiako gestio kolektiboaren funtzionamentua ezbaian» jartzen duelakoan kezkatuta agertu ziren.Elkarte hauen «gardentasuna» aldarrikatu zuten, eta horretan laguntzeko eskatu zien Gonzalez-Sinderi; beharrezkoa izanez gero, kontrol mekanismo gehiago onartzeko prest azaldu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.