Albistea entzun

Euskal presoak. Urtarrilaren 11

Urkijok mobilizazioa salatu du Auzitegi Nazionalean

ETAren biktimen hiru elkartek Tantaz Tantaren ekitaldia debekatzeko eskatu diote Velasco epaileari
Joan den larunbatean Iruñean sortutako tanta.
Joan den larunbatean Iruñean sortutako tanta. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS

Erredakzioa -

2014ko urtarrilak 8

Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak Tantaz Tanta ekimenak larunbatean deitu duen mobilizazioaren aurkako salaketa aurkeztu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzan. Aurreratu duenez, «adi» egongo da Bilboko mobilizazioa eginez gero, «zigorrik gabe» gera ez dadin. «ETAko presoen aldeko ekitaldia izango da, eta gobernuaren espetxe politikaren kontrakoa», ohartarazi du fiskaltzari igorritako idatzian. Hori dela-eta, mobilizazioa gertutik zaintzera deitu du, «biktimen duintasunaren kontrako iraina dena ospatzekotan ere zigorrik gabe gera ez dadin».

Espainiako Gobernuko ordezkariaren arabera, Bilboko manifestazioak Terrorismoaren Biktimen 29/2011 eta Jaurlaritzaren 4/2008 legeak urratu ditzake, eta beraz, delitu izan daiteke hura egitea. Aurten, gainera, urteroko aldarrikapenari «jai kutsua duen ekimena» gaineratu diotela salatu du idatzian. «Hiltzaileen askatasuna eskatzea ez da ezer neutroa, baizik eta egiten duena moralki degradatu egiten du, eta are gehiago, eskaera horrek ezin du inoiz eduki eman nahi diote jai izaerarik».

Urkijoren salaketa ez ezik, Tantaz Tanta plataformaren mobilizazioa debekatzeko hiru eskaera ere jaso ditu Auzitegi Nazionalak. Zehazki, AVT, Dignidad y Justicia eta APAVT ETAren biktimen elkarteak manifestazioa debekatzeko eskatu dute, «terrorismoa goratu» daitekeela argudiatuta. Hiru biktimen elkarteek Auzitegi horretako 6. instrukzio epaitegiko Eloy Velasco epailearen eskuetan utzi dituzte salaketak. Horietan diote Bilboko manifestazioaren deitzailea —Tantaz Tanta ekimena— Auzitegi Nazionala ikertzen ari den eta haren jarduera eten duen Herrira mugimenduaren eta Espainiako Justiziak legez kanporatutako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren eta Askatasunaren «jarraipena» dela.

APAVT elkarteak ohar batean adierazi duenez, mobilizazio horren azpian «terrorismoa goratzeko» delitua legoke, «ETAko kide izateagatik edo ETArekin kolaboratzeagatik zigortutako pertsonak goratu» nahi direlako.

ETAren desarmatzea

Andoni Ortuzar EAJko EBBko presidenteak, bestalde, Bilboko manifestazioa hizpide hartu du Onda Vasca irratian egin dioten elkarrizketan. Bere ustetan, ETAk desarmatzea iragartzeko agiri bat kaleratu dezake larunbata baino lehenago. Euskal Preso Politikoen Kolektiboak plazaratutako agiriaren ostean «logikoa» litzateke ETAk norabide bereko mezua ematea datozen egunetan, Ortuzarrek azpimarratu duenez. Aitortu du ez duela ETAren inongo desarmatzeren berri, baina «zentzuzkotzat» jo du halakorik egotea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Torturaren kontrako manifestazioaren burua Espainiako polizien aurretik igarotzen, atzo, Iruñean, Nafarroako Torturatuen Sareak antolatutako protestan. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Tortura aitortzeko garaia da»

Iker Tubia

Nafarroan mila lagun torturatu dituztela salatu, eta haientzat aitortza, ordaina eta berriz ez gertatzeko bermea eskatu dute ehunka lagunek Iruñean. Ikerketa ofizial bat egiteko galdegin diote erakundeei

 ©JON URBE / FOKU

«Alderdi denek ikertzeko eskatu dute, eta orain ezin da beste aldera begiratu»

Joxerra Senar

Alberto Perote eta Pedro Gomez Nietoren arteko elkarrizketaren berri aurretik bazuen Idoia Zabalzak, baina entzutea diferentea dela azaldu du: «Gogorra da entzutea zer-nolako naturaltasunez mintzo diren».
Julian Grimauri egindako omenaldia, lurperatuta dagoen hilerrian, Madrilen. Haren hilketaren ostean jarri zuten TOP abian. ©KOTE RODRIGO / EFE

Salbuespenaren salbuespena

Gotzon Hermosilla

TOP Ordena Publikoaren Auzitegiaren jarduerari buruzko ikerketa bat argitaratu du Juan Jose del Aguilak. Auzitegi frankistak gogor jo zuen euskal herritarren kontra: 13 urtean 1.826 epaitu zituen

Euskal presoen alde urtarrilean Bilbon egindako protesta. ©OSCAR MATXIN / FOKU

Bi euskal preso hurbilduko dituzte, eta hiru Euskal Herriratu

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Asier Karrera, Mikel San Argimiro eta Aitor Esnaola ekarriko dituzte Euskal Herrira. Gorka Martinez, El Duesora; Josu Ordoñez, Topasera

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.